Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Uztailaren 02a

Baionan Kantuz: errepika publikoa - Udako ikastaroak

Baionan Kantuz: errepika publikoa

Baionako besten usaina hedatzen hasia da jada hirian berean eta ere errepika gunetan. Baionan Kantuz daraman Tuntuna soinulari eta kantari elkarteak bere hiru emanaldien errepikak hasiak ditu. Karrikaldin daiteke usaian bezala besten ostegun, larunbat eta igandean (20:00), Dantzazpi eta gero, jendea kantarazteko. Ostegun huntan (2an), kantua gustukoa dutenak gomitatuak dira Euskal Museoan Tuntunak eginen duen errepika publikorat. Programan usaiako kantu alegerak eta ere besten karietarat kantatuak diren jotak, aurten ere jota berri batekin garaiko berritasuna aipatzen duena: adimen artifiziala. Horren deskubritzeko eta trenpuan izaiteko bestendako, (18:00) jin Euskal Museorat eta Karrikaldirat. Baionan Kantuzeri buruzko xehetasun guziak www.baionan-kantuz.eus eta www.facebook/baionan-kantuz guneetan.

Udako ikastaroak

Uztailaren 4an (9:00-13:00), UEUko Filosofia Sailak eta Maiatz elkarteak elkarlanean antolaturik, “Pizkundea: zentzua, izena eta izana” jardunaldia iraganen da mediatekan. Urririk izanen da.

XXI. mendeko egoerari erantzuteko, Euskal Herriak pizkunde baten beharra omen du, baina haren zergatiaz hausnartu behar da. Helburua Euskal Herriaren biziberritzea bada ere, garrantzitsua da aitzineko herri mugimenduen indarrak, balioak, zentzua eta oinarriak ulertzea, baita aurkako indarrei nola egin zitzaien aurre eta iraganetik zer ikas daitekeen aztertzea ere. Jardunaldi honetan, balizko pizkundea sakon ulertzeko gakoak landuko dira, historia, literatura eta filosofiaren laguntzaz.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016