Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Uztailaren 02a

Jatetxe berria - Herriko besten prestakuntza - Pilotako emaitzak

Bardozeko esku-huska txapelketa
Bardozeko%20esku-huska%20txapelketa

Jatetxe berria

Aspalditik zerratua zen “Chez Bixente” jatetxeak bere ateak berriz idekiko ditu “Chez Juju” izenarekin uztailaren 4an (7:00). Bezperan, jabe berriak gonbidatzen gaitu adiskidantzazko basoa partekatzera (17:00-21:00). Espero dugu bizileku berri horrek arrakasta ukanen duela eta gure plaza dinamizatuko. Ongi etorri jabe berriari!

Herriko besten prestakuntza

Besta komitea laster pasatuko da etxez etxe aurtengo besten programa aurkezteko eta dirua biltzeko.

Pilotako emaitzak

Trinketa zanpez betea zen larunbat honetan Bardozeko esku-huska txapelketaren finalak ikusteko, eta Lafitte eta Iphar nagusitu ziren Maiz eta Luroren kontra (40-14).

Finala aitzin, partida ederra jokatu zuten neska gazteek, eta Lorea Etcheverryk (Airetik) eta Maiana Oxarangok (Airetik) irabazi zuten Elena Irigoin (Kapito Harri) eta Oihana Mauryren (Uhaldean) kontra (40-18).

Eguna segitu zen aperitifa eta bazkari on batekin ezkerparetan. Biba Uhaldean txapelketa eder hori antolatzeagatik!


Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016