Herriz Herri - Domintxaine-Berroeta (Z) | 2026ko Uztailaren 02a

Frantxoa Cousteau joan zaigu

Frantxoa Cousteau (Arg: EKE)
Frantxoa%20Cousteau%20(Arg:%20EKE)


Domintxaindarra zen sortzez Frantxoa Cousteau. Eritasun latz batek jorik (à corps de lewy), 70 urtetan zendu da. Ofizioz kontu egilea bazen ere, bere burua euskal kulturaren aldeko militante suhar bezala ezagutarazi zuen. Antzerkilaria zen, besteak beste Hazparneko Bordaxuri taldean ari izanik. Odolean zuen antzerkia eta baditu ikastetxe giristinoetako ikasle anitz antzerkira moldatuak, antzerki irakasle gisa. Kantaria ere zen. Belardi taldean parte hartu zuen Txomin Hegi eta Maialen Estekahandirekin, Karlos Jimenez zutela musikari laguna, pianoan. Hurbiletik ezagutu dutenek badakite ere zenbat maite zuen Brassens-en kantuen xaramelatzea, errotik ezagutzen zituen, inguruko entzuleak loriaturik zaudela. Bestalde, Euskal Kultur Erakundeko diruzain ere egon zen urte askotan. Hurbildu duten guziek badakite nolako gizon lagunkina zen, umila eta leiala, gain gainetik estimatua. Azken urteak eraman ditu Etxarrin, eritasunak gaina hartu arte. Artixeko erraustegian egin diote azken agurra familiakoek, adiskideek eta Maite bizilagunak.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016