Han eta Hemen | 2026ko Uztailaren 02a

LAB eta Euskal Elkargoaren arteko trukaketa

LAB eta Euskal Elkargoaren arteko bilkura (Arg: LAB)
LAB%20eta%20Euskal%20Elkargoaren%20arteko%20bilkura%20(Arg:%20LAB)

LABek galdeginik, sindikatua ekainaren 17an Alain Iriart Euskal Elkargoko lehendakariarekin elkartu da. Sindikatuak Ipar Euskal Herrirako egitura sozioekonomikoa eta langileentzako negoziazio kolektiborako guneak sortzeko urratsak egitea galdetu dio Euskal Elkargoari.

LABen eskaera

Sindikatuaren egiteko nagusia langileen eskubideak defendatzea da, baina baita lurraldeko bizitza politikoan parte hartzea ere, lan eta bizi baldintzak hobetzeko xedearekin.

Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak salatu du eredu sozioekonomikoa ez zaiola onargarria iduritzen, eta “krisi eko-sozial larri baten erdian” direla. Euskal Elkargoaren zenbait eskumenek aurrerapausoak ematen lagundu dezaketela sinesten da, eraldaketa sozialaren eta eredu bidezkoago baten alde egiteko.

Argitxu Dufau LABeko Ipar Euskal Herriko bozeramaileak Euskal Elkargoko ordezkariei oroitarazi die sindikatuak 2024ko irailean Hemen Erabaki proposamena aurkeztu zuela. Proposamen horren bidez, Ipar Euskal Herriarentzako egitura sozioekonomikoa eta langileentzako negoziazio kolektiborako guneak sortzea galdegiten du LABek. Sindikatuaren arabera, heldu diren urteetan langileen interesak babestu eta defendatzeko ezinbestekoa da tresna egituratzaileak eta erabakiak hartzeko instantzia propioak ezartzea.

Hiru tresna zehatzak

LABek hiru tresna zehatz jarri ditu mahai gainean, sindikatuaren arabera borondate politiko azkarrarekin martxan ezar daitezkeenak. Lehenik, behatoki sozioekonomikoa aipatu du. LABen iritziz, egitura horren garapena funtsezkoa litzateke lurraldeko biztanleen beharrei erantzunen dieten politika publikoak eraikitzeko, baita arlo sozial eta ekonomikoaren inguruko eragileak elkartzeko ere.

Bigarren tresna Tokiko Batzorde Parekidea litzateke, sektore pribatuko langileei zuzendurikoa. Sindikatuak azpimarratu du halako batzorde bat sortzea erronka nagusia dela lan baldintzak hobetzeko eta Ipar Euskal Herriko enplegatzaile nagusi diren enpresa ttipietako langileei ordezkaritza bermatzeko. Hirugarrenik, lurralde mailako CSTI/CAP instantziak sortzea proposatu du LABek. Sindikatuaren ustez, Euskal Elkargoaren eskalan instantzia sozial propioak sortzea beharrezkoa da lurraldearen ekintza-gaitasuna eta burujabetza indartzeko.

Sindikatuak iragarri duenez, solaskideek interesa agertu dute LABen proposamenarekiko, elkarrizketa soziala eta adostasuna oinarri harturik politika publiko sendoak garatzeko.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016