Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026ko Uztailaren 02a

Herriko pestak - Udako astearteak - Larrazkena adinekoen etxea - Xuriatea

Herriko%20pestak%20-%20Udako%20astearteak%20-%20Larrazkena%20adinekoen%20etxea%20-%20Xuriatea

Herriko pestak

Biziki egitarau pollita muntatua zuten pesta komitekoek... bainan beroteak arrunt trabatu ditu. Alabainan gertakari asko ezeztatuak izan dira arriskurik ez hartzeko. Urte bat igurikatu beharko da herriko pestak egiazki gozatzeko. Goresmenak hala ere pestak biziarazteko lan egiten dutenei!

Udako astearteak

Besteak beste, astero gertakari bereziak antolatuak dira uztailaren 7tik agorrilaren 18a arte eliza saihetsean arrastirian (19:30).

Uztailaren 7an: Saltoka taldeak dantzatzeko parada emanen du eta Peña Idiak prestatuko du jateko eta edatekoa.

14an: The Teasers taldea, Pop rock hirukotea. Hazparneko Basket taldeak ostatua atxikiko duelarik.

21ean: Krexalak emazte korua eta Hazpandarrak elkartea ostatuan.

28an: Baionan high life, Afrika mendebaleko doinuak emaiten dituena, Elgar Oinka batasuna ostatuan.

Agorrilaren 4an: Otxo bikotea komiko poetikoak kantu eta musika eskainiko du, Euskal Herriko Semeak ostatuan.

11n: Panda Valium musika elektro melodikoa. HAC batasuna ostatu atxikitzaile.

18an: Kospeistar orkestrak Balkanetako musika joko du, Ezkia ikastolak ostatua atxikiko duelarik.

Larrazkena adinekoen etxea

Berote handiak direla eta, boluntarioak xerkatzen dira artatzaileak laguntzeko: egoiliarrak ganberetarik gela klimatizatuetara eramaiteko, edari freskoak emaiteko... Hara zer litakeen boluntario horien egitekoa. Izena eman nahi duenak deitu behar du 05-59-70-28-28 zenbakira edo maila igorri maison.retraite.hasparren@orange.fr helbidera. Izena eta telefono zenbakia utzi behar dira orduan deitua izaiteko gisan.

Xuriatea

Berriki aipatu dugu Xuriatea etxearen inguruan sortu proiektua. Xuriateak ostatu bat baino gehiago izan nahi du animazio, gogoeta eta bizileku izanez. Helburu hori betetzeko dirua behar da eta herritarren laguntza baitezpadakoa da. Oraino igor daiteke dirua, emaitza xumea izanik ere... denen beharra bada.

Diru eskaintza baten egiteko webgunea: xuriatea.eus edo xedebat gunea: xedebat.jadopteunprojet.com/decouvrez-les-projets/detail/xuriatea.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016