Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Uztailaren 02a

Pilota finalean - Esku-huska

Neskak Uztaritzeko Kiroletan
Neskak%20Uztaritzeko%20Kiroletan

Pilota

Finalean

Palantxan, Frantziako xapelgoko Challenge Nationalen lehiaketaren kondu, gure gaztetxoek Elaia Bidart eta Lore Acheritogaray kusiek finala jokatu dute, Uztaritzeko Kiroleta trinketean, Eskiularrak 1-en parean. Eta maleruski gureek galdu dute 07/15,15/09, 04/10. Partidaz ez da gauza handirik erraiteko, aldiz bai ondotik pilotari eta segitzaileek denek elgarrekin gozatu bazkari paregabeaz Kiroletan. Kapito Harriko antolatzaileak dira eskertzekoak.

Beti palantxan, pilota hutsean, Pilotarienak-en konduko finalerditan, Irisartarrak Pilota elkarteko bi parek irabazi dute xitoetan. Irisartarrak 1-eko Luma Monaco-Elaia Gastellu 15/06, 15/13 nagusitu zaie Zaharrer Segikoeri!

Irisartarrak 2-ko Gana Urruty Echeverria-Jaima Langlade Larçabalek irabazi dute 15/06, 15/11 Abarratiakoen parean. Beraz finala irisartarren artean ukanen dugu, uztailaren 4an, Lekorneko trinketean.

Esku-huska

Asteak joan eta berri onek aitzina segitzen dute.

Iparraldeko pilota batzordeko xapelgoaren konduko finalerdietan, adinekoetako bi parek irabazi dute eta nola...

Hirugarren mailako Mollon-Bidart nagusitu zaie Amikuzekoeri 30-19, Zuraideko kantxan! Orain, Jon eta Xanek finala jokatu beharko dute Noizbait edo Senpereren parean, uztailaren 11n (18:00), Ezpeletako kantxan.

Bigarren mailako Bidart-Etchegaray ere nagusi atera dira Iholdiko plazatik 30-16, Denek Bat-ekoen parean. Paolo eta Julienek finala jokatuko dute, beti ber kantxan Zaharrer Segikoen aitzinean, uztailaren 10ean (20:00).

Palantxan ala esku-huska, gure pilotariak lorian daude. Goresmenak eta eskerrak ere horien arduratzaileeri!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016