Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Uztailaren 02a

Ezkontza eta bataio - Iturritik - Aekbaret - Kermeza

Aekabareteko antzerki laburra
Aekabareteko%20antzerki%20laburra

Ezkontza eta bataio

Joan den ibiakoitzean, bi ezkontza eta bataio bat iragan dira gure herrian: Izpegiko bideko Elhorrietan bizi diren Argitxu Etchegoin eta Arnaud Ustarrotz Herriko Etxean ezkondu dira, bazkaria Gamian eta Luken semearen bataioa zuten biharamunean. Bestalde, Ana Gouffran baigorriarra eta Xabi Etcheverry ortzaiztarra elizan esposatu dira eta besta segitu dute Plaza Xokon. Bi hauek Uztaritzen bizi dira orain. Goresmenak gure bikote gazteeri.

Iturritik

Iturritik elkartea erreka garbiketa lanetan ariko da uztailaren 5ean, igandez, Bankan aldi huntan. Hitzordua herriko plazan (10:00). Joan den ekainaren 7an, 1.160 kilo hondarkin bildu dituzte 4 orenez.

Aekabaret

Garazi eta Baigorriko AEK-ko ikasle eta erakasleek ikasturtea joan den ortziralean bururatu dute besta giroan, kabaret gaualdi batekin Bixentainian. Kantu, joko edo antzerki, klase bakotxak emanaldi bat prestatua zuen. Orain denak oporretan dira eta agian euskaldun berri horiekin gertatuko girelarik uda huntan, gure mintzairaren praktikatzeko parada emanen dakotegu!

Kermeza

Gure parropiakoa igande huntan iragaitekoa da, eta Plaza Xokoko bazkarian parte hartu nahi balin bada igandean, izenak lehenbailehen eman behar dira: 05-59-37-40-34 edo 05-59-37-18-84 zenbakira.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016