Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Uztailaren 02a

“Angela” enbaxadoreak - Memoria lantzeko tailerrak

San Bixente eta Irandatz kolegioetako ikasleak ziurtagiriekin eskutan
San%20Bixente%20eta%20Irandatz%20kolegioetako%20ikasleak%20ziurtagiriekin%20eskutan

“Angela” enbaxadoreak

Ikastetxeetako hezkuntza-taldeekin, Emazteen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentroko (CIDFF) ordezkariekin eta udal hautetsiekin batera bildurik, Saint Vincent eta Irandatz ikastetxeetako 25 ikaslek “Angela” enbaxadore edo enbaxadoreorde ziurtagiria jaso dute, hainbat astetan zehar erakutsitako engaiamendua eta sentsibilizazio-lana aitortuz. Halakorik egiten den lehen aldia da departamenduan.

Tokiko Segurtasun eta Delinkuentziaren Prebentziorako Kontseiluaren (CLSPD) ekimenen barnean garatutako proiektu honen helburua izan da gazteak kaleko jazarpenaren eta irain sexistaren inguruan sentsibilizatzea, Angela programa eta herrian diren babeslekuak ezagutaraztea, eta, aldi berean, ikaskideen artean prebentzio-lana eginen duten egiazko erreferenteak prestatzea.

Memoria lantzeko tailerrak

Memoria akuilatu eta autonomoa izaten segitu teknologia digitalekin!

GEUZak urririk diren 3 saioko tailerrak proposatzen ditu, talde ttipian eta giro goxoan, memoria entrenatzeko eta, aldi berean, egunerokoan errex eta erabilgarri diren tresna digitalak deskubritzeko. Egitarauan: oroimenerako eta arretarako ariketa ludikoak, egunerokoan baliagarriak diren abilezia digitalak, argazkien kudeaketa, oroitarazteak, agenda eta antolaketa eta solasaldia eta esperientzia partekatzeko unea.

Hitzorduak uztailaren 9, 16 eta 23an emanak dira, ostegunetan (10:00-11:30), Hondartza gelan. Urririk, baina izena aitzinetik emanez: 05-59-48-23-10. Kasu, toki kopuru mugatua.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016