Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026ko Uztailaren 02a
Bestaberri
Ekainaren 21ean ospatu da Bestaberri gure herrian. Erran nahi baita Otabatik igande bat berantago. Arrazoina: musikariak ezin zirela libratu Otabaz. Igande zinez beroa jasan behar izan da. Herriko Etxeko itzulia eginik, beztitutako gazteria eta haurrak elizan sartu dira hamar bat musikarik lagundurik. Meza denborako prozesionea Artetxe aitzinean apailatutako aldare ederraraino joan da, bero handia izanik ere. Elizkizunetik landa aperitifa eskainia izan da trinketean eta ondotik multxo ederra bildu da Noblianean, alegrantzian.





