Hegoaldean | 2026ko Uztailaren 02a
Lehen zenbaki baskonikoa aurkitua
A.E.
Arangurengo ibarreko (Nafarroa) Irulegi baskoi herrixkako ikerketa arkeologikoek aurkikuntza garrantzitsu berria argitaratu dute. Lehen zenbaki baskoniarra atzeman dute, “abar” gaur egungo “hamar” zenbakiarekin konparatzen ahal litzateke.
Aranzadi Zientzia Elkarteak biltegiratze zeramika zati batean inskripzioa aurkitu du, orain arte dokumentatutako lehen zenbaki baskonikoa izan daiteke. Aurkitutako inskripzioan irakurtzen ahal da “abar”, 2021ean Irulegiko eskua aurkitu zuten leku berean dagoen ontzi batean da grabatuta.
Ikertzaileen arabera, terminoa “hamar” hitzarekin lotuta egon daiteke, eta horrek ontziaren edukierari lotutako zenbakizko erreferentzia adieraz lezake. Javier Belaza ikerketaren zuzendari eta aditu epigrafikoak azaldu duenez: “Abar, hau da hemen agertzen den hitza, hamar markatzen duela uste dugu, edozein kantitatearen hamar sar daiteke”. Ikertzaileak zehaztu duenez, oraindik ez dakite zenbateko hori zein neurri unitateri dagokion, ez baita ezagutzen garai hartako baskoiek zein sistema metrologiko erabiltzen zuten. Inskripzioak ontzian produktu bateko zein kantitate erreserba zitekeen adieraz lezake, beste kultura zahar batzuetan ohikoa den bezala. Aurkikuntza, Irulegin, Nafarroako aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetako batean atzemana izan da, azken urteotan egin direnekin gehitu behar dena.
Irulegiko eskuaren agerpenak euskararekin lotutako idatzi testigantza zaharrenetako bat dokumentatzea ahalbidetu zuen, eta orain zeramikazko ontzi honek baskoien hizkuntzari eta eguneroko bizitzari buruzko ikerketa bide berriak irekitzen ditu.





