Euskal diaspora | 2026ko Uztailaren 02a

Okinawan BMGn hildako euskaldunek badute non ohoratuak izan

Joseba Etxarri

Argazkian, Pauline Itcea bere ahaidearen izena zizelkatu duten murruaren aitzinean, ohoratze-zeremonian Okinawa Peace Memorial Park-en (argazkia Garbiñe Naveran)
Argazkian_%20Pauline%20Itcea%20bere%20ahaidearen%20izena%20zizelkatu%20duten%20murruaren%20aitzinean_%20ohoratze-zeremonian%20Okinawa%20Peace%20Memorial%20Park-en%20(argazkia%20Garbine%20Naveran)

EUSKALDUNAK OKINAWAN. 81 urte joan dira Okinawako gudua izan zenetik Japonian, eta aurten, lehenengoz, bertan hil ziren armada estatubatuarreko euskal soldaduen ahaideak hara bidaiatu eta parte hartu dute “Urei No Hi” egun eta zeremonia adierazgarrian. BMGko azken gudu edo bataila handia izan zen Okinawakoa, alimalekoa eta odoltsua. 240.000 presunatik goiti hil ziren, soldadu eta gerlariak batzuk, baina jende zibil andana bat, ehun bat mila, soldatu amerikanuak 14.000. Guzien izenak bildu eta ezarriak dira, zizelkatuak, murru amaigabe batean.

Bilboko Sancho de Beurko (SBE) historia elkarteari eta NABOri esker —10 urteko lana— han hil ziren 6 euskaldunen izenak berreskuratu dira, eta orain parte dira hildako guzien oroitzeko muntatua den hilerri eta parke/museo huntan. Sei horien hondarreko izena zizelkatzen Felix Ordoquihandyrena izan da, aurten, eta bere beste bost lagunenekin da orain: Lawrence Amoriza, Alejandro Itcea (honen izena xuxendu zen), Dominique Laxague, Steven Sahargun eta Joseph Uriola. Euskal delegazioan, SBEko Pedro J. Oiarzabal historialaria, eta zendu zirenen ahaideak. Lan honi esker ezagutu dute heien familiakoen istorioa eta berregin dituzte heien azken egunak. Okinawan izigarri ontsa errezibitu dituzte ofizialki bertako Gobernu eta autoritateek, zenduak oro elgarrekin ohoratu eta oroitzen dituen monumentu huntan.

Kaliforniako Pauline Itcea eta honen senar Philip Iriarterentzat —honen aita ere 2MGn zen— memento zinez berezi eta hunkigarriak izan ziren. Bestenaz, Gobernuak ez ezik, Okinawa eta Japoniako prentsa eta TVak leku berezitua eskaini zien euskaldunen istorioari. Okinawan ere badute hizkuntza eta kultura bat japoniar nagusia ez dena, eta arreta deitu zien euskaldunen kasuak, heiekin identifikaturik, heien egoera eta geroa ez baita guziz segura. Hitzaldia eman zuen EH-Okinawaren kasuan parekatuz Pedro Oiarzabalek Okinawako Hizkuntza eta Kultura Zentroan, aretoa beterik.

Ororen buru, gure iragana berreskuratu eta gureganatzen lan ederra SBEak, NABO lagun, egin duena. Orain, ikusi beharko, zer gertatzen den Nevadako Gardnervillen eraiki nahi duten BMGko euskal beteranoen monumentu nazionalarekin, auzolan garbian egiten ari baitira, EHko batere laguntza ofizialik gabe orain artio, eta ongietorria litzateke interesa eta sustengu poxi bat, NABOk eta Estatu Batuetako euskal komunitateak euren historia eta ekarpen euskal-amerikarra oroitu eta ohoratzeko garrantzitsu jotzen duten ekimen huntan. Ea heldu diren hilabeteek zer ekartzen daukuten! Lan bikaina, Oiarzabal eta NABO!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016