Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026ko Uztailaren 02a

Ataitzeren bazkaria - Errobiko festibala

Ataitzeren bazkaria

Urtea ongi bukatzeko, Ataitze dantza taldeko arduradunek proposatzen dute haur, guraso edo edozein pertsonei elkartzea bazkaria partekatzeko uztailaren 5ean, igande huntan, Sanoki gelan. Eguerditan aperitifa eta oren batean bazkaria. 20€ bazkari saria eta 10€ haurrentzat. Ataitze taldeko musikariek animatuko dute bazkaria. Erreserbatzeko: 07-69-25-08-08.

Karia huntara bildu dirua erabilia izanen da joan den urtetik prestatzen ari den proiektuarentzat. Bazkarian aurkituz momento goxoa pasatuko da, laguntza pollita ekarriz!

Errobiko festibala

Zeru, lur eta ozeanoaren gurutzagunean dagoen festibala.

Uztailaren 20tik 26ra iraganen da. 30. edizioa izanen da aurtengoa.

Tema edo gaiburua da “Mendiak altxatzen diren tokian...”.

Kontzertuak, dantzak, solasaldiak, ikastaldiak, arte plastikoak eta poesia aldizkatuko dira. Mendien oinean, Errobiren taupadek eta “Tout-Monde”-aren erritmoek berriro ere sinfonia berri batera gidatuko gaituzte. Atharri ezkerpareta inguruan iraganen dira ekitaldi gehienak.

Sarrerak oraidanik har ditaizke Erroniko Festibala webgunean.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016