Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026ko Uztailaren 02a

Eskola publikoa/bero handia - Kasu bero handieri - Herria astekaria sustenga dezagun - Theo eta Mikel finalean - 150 bat ibilkari joan den igande goizean

Ibilkari batzu tokiko ekoizpenen jastatzen (Arg: Beñat Durruty)
Ibilkari%20batzu%20tokiko%20ekoizpenen%20jastatzen%20(Arg:%20Benat%20Durruty)

Eskola publikoa/bero handia

Herriko Etxeak jakinarazten du, eskola publikoko zuzendaritzarekin ikusita, erabaki dela ordutegiak egokitzea Aiherrako eskola publikoan. Proposatua da burasoei haien haurren errekuperatzea ahalaz eguerditik goiti. Harrera mantendua izanen da eskolan geldituko diren haurrentzat, beharren arabera. Eskolan “hotzena” den gelan egonen dira aktibitate kalmeak egiteko. Zuzendaritzak hori dena maila baten bidez jakinarazi die burasoei.

Kasu bero handieri

Tenperaturak goiti joaitea aipatzen baita oraino, Herriko Etxea eta Aiherrako herriko kontseiluak herritarreri galdatzen die bakarrik bizi diren auzoeri, adin batetako pertsoneri, edo herri erditik urrun edo isolatuak diren familieri kasu egitea, haueri jestu sinple batzuen egitea proposatuz: uraren edatea, bero handietan indarkako lanik ez egitea, itzalean egoitea, etxeko leihoak hetsirik atxikitzea, beroak baldintza onetan iragaiteko helburuarekin. Jestu sinple hauek dena alda dezakete.

Herria astekaria sustenga dezagun

Herria astekariaren harpidedunak edo abonatuak zireztenek, jakina dukezue Herria astekaria lanjerean dela, bi lanpostu jokoan emanez. Aste guziz argitaratua eta etxe askotara zabaldua den Herria, euskaraz idazten duen astekari xaharrena da, 2024an 80 urte bete zituen.

Aste guziz artikuluak idazten dituzten kazetalari eta herrietako 40 berriketarik diru bilketa kanpaina baten egitea deliberatu zuten, joan den biltzar nagusian, 20.000€ko laguntza lortzeko helburuarekin. Kanpaina 2 asteren buruan bururatuko baita, beren laguntza ekarria ez dutenek ordu dute oraino diru bilketa kanpainan parte hartzeko. Helloassoren bidez Internetez parte har dezakezue, edo berdin txeke bat zuzenean Herriara igorriz. Herriaren helbidea hau da: Journal Herria/Herria astekaria, 875 route de Landagoyen, Landagoieneko bidea, 64480 Uztaritze. Herriak zuen sustenguaren beharra du… biharko ez utzi!

Theo eta Mikel finalean

Artekoetan joan den ortziralean, Theo Etcheverry eta Mikel Harguindeguyk Frantziako txapelketaren kondu, finalerdietan 30 eta 17 nagusitu zitzaien Mauleko Arhex Xalbat eta Johane 2 anaieri, Iholdiko plazan. Orain finalean dira, eta lerro hauek idaztean ez dakigu oraino noren kontra ariko diren. Dena den finala Iholdiko plazan, uztailaren 10ean (19:00) iraganen da. Anartean biba zuek eta xantza on finalarentzat.

150 bat ibilkari joan den igande goizean

Joan den igande goizean, gauazko euri goxoak bazterrak freskaturik, 150 ibiltarik parte hartu zuten eskola giristinoak antolatu “Ibilaldi gormanta” ekitaldian.

Ibilaldi hunen berezitasuna da bi aldiz ibilkariak gelditzen ahal direla, itzalean, tokiko laborariek eskaini ekoizpen onen jastatzeko eta preziatzeko eta hurrupaldi baten bidez zintzurrak freskatzeko, janari hornitzaile gehienak Aiherrakoak izanki. Gehienak goizean goizik (7:30) ibiltzera etorri ziren, Aiherrako kasko eta zola ederren ezagutzeko xedearekin. Bakoitzaren formaren arabera, goiztiarrek 15km-ko itzulia egin dute, eta besteek 8km-koa.

Burasoen elkarteak urte guziz ibilbidea aldatzen du, Aiherrako xoko mokoak gozarazi nahian: mendi tontorrak, erreka bazterrak eta Ahuntz bizkardiko oihan zabal eta itzaltsua.

Ibilkariek goiza bururatu zuten eskolako korralean burasoek zerbitzatu edari freskoak hartuz eta prestatu talo onak jastatuz. Biba zuek, eta heldu den urte arte!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016