Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2026ko Uztailaren 02a

EHZ festibala arrakastatsua Arberatze-Zilhekoan

2026ko festibala herriko plazan
2026ko%20festibala%20herriko%20plazan

Euskal Herria Zuzenean festibalak bere 30 urteak ederki ospatu ditu Arberatze-Zilhekoan asteburu huntan. Milaka jende hurbildu da ostiraletik igande arte. Berrogeita hamar bat talde agertu dira taula gainean. Mahain inguruek ere arrakasta ederra ukan dute. Laborantza ganbarak eskaini zikiroa ere arrakastatsua izan da. Laguntzaileak, nonbrean jinak ziren, beharrik, bazen lan denendako.

Igande eguerditan, herriko plazan emana izan den ikuskizuna 30. urteburua ospatzeko garrantzitsua eta kalitate handikoa izan da. Hor agertu dira besteak beste, Aire Ahizpak, Aira Aizpurua eta Irantzu Idoate bertsolariak, Odei Barroso, Maryse Durruty, Fermin Muguruza, Xabi Solano, Porrotx eta laguntzaile zenbait. Denek beren hitzekin eta kantuekin, 30 urtez egin den lana goraipatu eta baloratu dute emozio handia sortuz publikoan.

Oztopo guzien gainetik, EHZk bere bidea atzeman du eta belaunaldi desberdinek “geroaren lehen notak” urtez urte idatzi eta berritu dituzte. Kontsumo gizartetik urrun, izpiritua, bihotza, burua eta besoak mugiaraziko dituen mundu justu eta solidarioa eraiki nahian. Euskara erabiltzen duen mundu bat.

Arberatze-Zilhekoan agertu den gazteriak esperantza handia emaiten du xede horiek obratuak izanen direla. Zentzu horretan, espero da EHZk 30 urtez ereindako haziek lur emankorra aurkituko dutela ondoko urtetan. Bero handien ondotik, igande arrastiriko euri onak begi klixka pollita egin die!

Desmuntaketa lanak astelehenean hasi dira eta ostiral huntan bururatu behar lituzkete.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3841. zbk

Gure Hitza | 2026/07/02

Izebergak ere bero

Ainhoa Etxenike

Azken egunetan gerlak, egoera edota gertakari dramatikoak alde batera utzi, eta bereziki bi gaik hartu dute hedabideen eta gure egunerokoaren monopolioa: berote handia eta munduko futbol kopa.

Ukrainako gerla lehenik, ondotik Palestinarena, Ekialde Hurbilekoa, petrolioaren garestitzea, Lyhanna neska gaztearen drama, baxoa eta brebeta, munduko futbol kopa eta orain bero izigarria. Tarte motz batez, berri batek bestea estali du, munduko dramak ixtante batez bazterrean utziz.

Momentuko gai nagusienak aipatzeko, ezagutu berri ditugun berote handiek berotze klimatikoaren gaia hurbiletik segitzen dute. Gai hunen inguruan, Patrick Pouyanné TotalEnergies-eko buruzagia berotean parte batez ardura ote duen galdezkatua izan denean, “Gaur kontent zarete herria klimatizatzeko gas-zentralak ukaitea” ihardetsi du.

Horrez gain, “Duela hamabost egun, mundu guziak petrolioa eskatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016