Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Uztailaren 02a
Arrauna
Ekainaren 25ean, Lapurdiko Arraun Taldeak (LAT) “Donibane Lohizune-Ziburuko XXXIV ikurrina”-ren aurkezpena egin zuen, eta ondotik, aurtengo taldearen aurkezpena.
Hain zuzen ere, uztailaren 4an larunbatez (17:00), KAE1 ligako 12 traineruak Donibane Lohizuneko badiara etorriko dira lehiatzera. LAT etxeko traineruak ere parte hartuko du, aurten Battit Ondicola entrenatzaile berria duela buru.
Ez duda Ipar Euskal Herriko talde bakarraren animatzera etortzea!
Estropaden egutegia eta emaitzak ez huts egiteko, arraun elkarteak Facebook (LAT – Lapurdiko Arraun Taldea) eta Instagram (lapurdi.taldea) kontuak ditu.





