Han eta Hemen | 2024ko Otsailaren 08a

Txik Txak garraio zerbitzua... bide onean

Txik Txak, Ipar Euskal Herriko garraio sare publiko bakarra da, Ipar Euskal Herri osoan berdina. Euskal Elkargoak bultzaturik, 2019ko martxoan sortu zen eta irailean abiatu. 2022tik harat garraio ibilbidea garatu da, Ipar Euskal Herriko 158 herrietatik 143tan pasatuz, 65 lineatan banatua da. Hiriarteko ibilbideez gain, azken urte hauetan herrietan ere ibiltzen hasi da. Garraio publiko zerbitzua bereziki

Azalekoa | 2024ko Otsailaren 01a

Elkarrekin geroa gure gain

Herrikoa izenak berak, sozietate horren xedea zein den ongi adierazten du, elkartasunaren bidez Euskal Herriko garapen ekonomikoa sustatu nahi du. Hasieratik kudeatzen zuen Marie Claire Sallaberryk abendu hondarrean lekukoa utzi zion Anne Lacouture zuzendari berriari. Hunen ezagutzeko parada ukan dugu.

Gure Hitza | 2024ko Otsailaren 01a

Gu, bihotz idorrekoak

Otsailaren 1ean, 70 urte bete dira Henri Grouès batek, Abbé Pierre erresistentziako izenaz hobeki ezagutua zenak, bota zuela oihu samina, 1954ko negu bortitzak hotz ezin jasanaz hilarazten zituen aterpegabekoak laguntzeko. Eta ondotik, lagun batzuekin, sortu zituen Emmaüs elkargoak, mundu zabalera hedatu direnak eta gaur oraindik ezinbestekoak direnak. Oihu hortaz film hunkigarria atera zuen 1989an Denis Amar zinegileak, Hiver 54, l'Abbé Pierre, Lambert...

Han eta Hemen | 2024ko Otsailaren 01a

EHLGren biltzar nagusia: gerezia eta sagarnoa ohorean

Aurten 19 urte ospatu ditu Ainhiza Monjolosen kokatua den Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG). Usaian bezala laborari, hautetsi eta tokiko laborantza defendatzen duten lagunak bildu dira. Beñat Molimos ko-presidenteak du biltzarra abiatu, bidean galdu lagunak oroitaraziz eta horietan bereziki Patxi Noblia, EHLG sortu zenetik laguntzaile sutsua izan dena, urrats kolektiboan oinarrituz eraman duen lana goraipatu du.

Azalekoa | 2024ko Urtarrilaren 25a

Ospitaleak kenka larrian

Frédéric Espenel Baionako ospitaleko zuzendariak berrikitan adierazi du, erietxeak 2023ko urtea 20 milioi euroko defizitarekin bururatu zuela. Hori dela eta, joan gira begiratzera ospitale publikoak zein egoeretan diren.

Gure Hitza | 2024ko Urtarrilaren 25a

Jendartea alda daiteke?

Azken denbora hauetan entzuten dugunarekin: gerlak, klima aldaketa, bizitzeko zailtasunak, hondamendiak... ondorioz jendartea sumindua da. Mundu hau desorekatua eta nahasia dela inpresioa emaiten du. Irakurtzen eta entzuten denarekin, galdera eta gogoeta batzuk burura heldu zaizkit. Desorekatua den mundua berriz orekatzen ahal ote da? Jendartea hobetzen ahal ote da? Gaitasuna ba ote dugu gure ondokoeri bizi hobeago baten uzteko?

Gure...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016