Gure Hitza | 2024ko Martxoaren 07a
Aurtengo otsailean Donibane Lohizunen Eusko Ikaskuntzarenganik sari bat eskuratu du Eñaut Etxamendi kantari eta kantu egile ezagunak. Euskal kantagintzaren lehen loraldiaren eragileetakoa izan da Etxamendi-Larralde bikote estimatua. Ohidurari jarraikiz, kasik beti ahots hutsez ari ziren. Ospakizun berezietan gertatu zaie musikari zonbaitez lagunduak izaitea. Eñaut Larralde izurarrak hutsik egin gabe kantatzen ikasia baitzuen "maîtrise" delako kantorean, Eñaut Etxamendi ezin...
Han eta Hemen | 2024ko Martxoaren 07a
Euskal Elkargoaren gidaritzapean mugaz gaindiko topaketen bigarren edizioa antolatua izan da. Arrakasta bildu du, 400 bat pertsonalitate hurbildu baita, elkarren arteko esperientziak trukatzeko parada izan da, bai eta instituzio publiko sailean eramanak diren egitasmoak aipatzeko.
Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko presidenteak ongietorria egin eta, gai desberdinen inguruan mintzaldiak iragan dira.
Lurraldea: Europako erronken...
Han eta Hemen | 2024ko Martxoaren 07a
Hemendik gutira, 23. Korrika Euskal Herriko zazpi probintzietatik pasako da. Euskararen aldeko ekimena martxoaren 14an Iruneko San Juan plazatik abiatuko da eta hamaika egunen buruan Baionan bukatuko da, martxoaren 24an 12:30ak irian. Orotara 2.700 kilometroko lasterketa izanen da. Euskararen aldeko kontzientzia pizteko eta Gau Eskolen alde dirua biltzeko egiten da. Aurten, berrikuntza berria izan da: KORRIKA aplikazioa. Izan ere, furgonetaren geolokalizazioaren bidez Korrika zuzenean...
Azalekoa | 2024ko Otsailaren 29a
Nadia Benesteau Baionan kokatua den protestanteen tenpluan atzeman dugu, Ipar Euskal Herrian kokatua den komunitateak nola funtzionatzen duen eta bere eginbeharrak zein diren esplikatu dauku.
Gure Hitza | 2024ko Otsailaren 29a
"Nire aitaren etxea defendituko dut", askotan errepikatua izan dugu erranaldi hori. Gabriel Aresti bizkaitarraren hitzak dira, "Harri eta herri" poema bilduman agertuak. Munduko hizkuntza desberdinetan gehienik itzulia izan den euskal poema, Patxi Oroz Arizkuren nafar musikagilearen arabera. Eta baditu ere bertze olerki frango, kantu famatu bilakatuak, gehienetan ez badakigu ere harenak direla: Bizkaiko aberatsak, Egun da Santi Mamina, Guk euskaraz zuk...
Han eta Hemen | 2024ko Otsailaren 29a
EuskarAbentura, euskal geografia, kultura eta historia gazteei ezagutarazten dituen espedizioa da. Proiektu hunek helburu zehatz batzuk ditu, adibidez gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea, gazte euskaldunen sare berria sortzea eta Euskal Herriko natura, ondasun historikoa eta kulturalen transmisioa bermatzea. Bertzalde, balore, jarrera eta gaitasunen lanketa egitea du helburutzat. Izan ere, berdintasuna, bizikidetza, ardura, autonomia, bizi-ohitura osasuntsuak......
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016