Han eta Hemen | 2024ko Urtarrilaren 25a

Plastikozko uhainen desastre ekologikoa

Joan den abenduaren 8an, "Tocoano" ontzi poloniarrak Galiziako uretan haren plastikozko bola izigarri ttipiko karga galdu zuen. Galiziako hondartzetan 25 kiloko zaku andana atzemana izan ziren, barnean bortz milimetro baino gutiago neurtzen duten plastikozko granuluekin ("pellet" deitua, euskaraz "pinporta"). Zaku bakoitzak milioi bat pinporta ukan ditzake. Bola izigarri ttipi horiek plastikozko produktuak ekoizteko lehengaiak dira, ingurumenarentzat kaltegarriak direnak. Gaur egun,...

Han eta Hemen | 2024ko Urtarrilaren 25a

Immigrazio legeak arrangurak sortzen

Berrikitan Hendaian eta joan den igandean Baionan immigrazio lege berria adostua izan dela eta, elkarte, sindikatu eta alderdi politiko batzuk horren kontra altxatzeko elkarretaratu dira.

Frantses estatu guzian iragan mobilizazioetan agertu agerian irakur daiteke: "Asilo legea inflexio puntuan da, gure kolektiboek, elkarteek, sindikatuek eta erakundeek ezin dute onartu. Gobernamenduak eskuin-muturraren ideia frango bereganatzen ditu, bizileku eskubidea...

Azalekoa | 2024ko Urtarrilaren 18a

Familian lan egitetik, sorterriko produktua ekoiztera

Boris eta Rémy Harretchek, "Anaiak" lantegia Ziburun sortu dute, gin edaria bertan ekoiztuz. Mintzatu gira Boris Harretcherekin fabrikatzen duten gin alkoholari buruz gehiago ikasteko.

Gure Hitza | 2024ko Urtarrilaren 18a

Ihauteriaz...

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia,...

Han eta Hemen | 2024ko Urtarrilaren 18a

Iparraldeko Orkestraren 2023-2024 sasoi berria

Iparraldeko Orkestrak 2023-2024ko sasoiko egitarau berria urte hondarrean aurkeztu du.

Rêvolution (ametsaren eta bilakaeraren uzkurdura) izeneko programazio berriaren bitartez, elkargoak demokratizazio politikarekin jarraitzen du, musika klasikoa lurralde osoan eta publiko guzientzat sustatzeko. Bordeleko Musika eta Dantza Goi Mailako hezkuntza zentroarekin eta Donostiako Musikene goi mailako eskolarekin lan egiten du, ikasle profesional horieri Iparraldeko Orkestrako...

Han eta Hemen | 2024ko Urtarrilaren 18a

2024an: bigarren etxebizitza bakar bat gehiago ez

"Se loger au Pays - Herrian bizi plataforma" 30 bat elkarte, sindikatu eta alderdi politiko biltzen dituen kolektiboa da. 2021ean sortu zen, 8.000ko bat pertsona Baionan bildu zituen etxebizitzen arazoa plaza publikoan jartzeko eta alokatze agentzien jukutriak salatzeko. 2023ko apirilean berriz ere deialdia eginik, 3.000 pertsona suprefetura aitzinean bildu ziren.

Plataformaren azken mobilizazio deialdia abenduaren 31n egina izan da, Baionan elkartu zen Ipar Euskal Herrian...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016