Han eta Hemen | 2023ko Abenduaren 14a
Azaroaren 25ean egin du bere biltzar nagusia Euskaltzaleen Biltzarra elkarteak, Saran, Axularren herrian (hau sortzez auzokoa baldin bazen ere, Urdazubikoa, biziaren erdia Saran iragan zuen erretor gisa eta herri hortan hil zen). Lezeetako ostatuko gelan, Herriko Etxeak begi onez baimendurik, dira elkarteko kideak bildu, Mizel Jorajuria elkarteburuaren eta Beñat Soule diruzainaren inguruan. Urteko ibilbide oparoa dute komentatu. Hala nola elkarteak publikatu duen azken liburua, Xan...
Han eta Hemen | 2023ko Abenduaren 14a
2018an sortua, "Humanitea" elkartea, Industria Teknologia Aurreratuen Goi Eskolako (ESTIA) elkarte humanitarioa da. Elkarteak etorkizuneko ingeniarien gaitasunak eta besteekin partekatzeko gogoa uztartzen ditu. Mundu osoko haurren bizi-baldintzak hobetzeko aterabide teknikoak plantan ezarri nahi ditu.
Bidarteko ingeniaritza eskolako "Humanitea" elkarteak urte hastapenean Guatemalara buruz misio humanitarioa antolatua du. Hamabost ingeniari boluntario otsailean abiatuko dira maiatza...
Azalekoa | 2023ko Abenduaren 07a
Jean-Mixel Bedaxagar Urdiñarbeko kantari ezagunak Elkar argitaletxean "Erresiñula kantari" bere 6. diskoa plazaratu du. Dantzari, txirula joile, kantari, pastoral idazle eta eskultore artista, Baionan atzeman dugu, solastatu gira azken sorkuntzaz baina ere bere ibilbide artistikoaz.
Gure Hitza | 2023ko Abenduaren 07a
Gure lehen pentsamendua doa azken hilabete hauetan Ukrainako eta Palestinako gerlek lehertzen ari dituzten populueri, hilen familieri, artatuak izaiteko lekurik gabe dauden zauritueri, bizitegiak eta saltegiak oro suntsitu dizkieteneri. Nolako Eguberri biziko dute jende dohakabe haiek guziek? Eguberriko bake iraunkor mezua eta hortaratzeko aterabide zuzenen aurkitzearen behar gorria nola entzunaraz gerlari bururapena emaiteko urratsik egin nahi ez duten Estatuburu puxant bezain...
Han eta Hemen | 2023ko Abenduaren 07a
Euskal Irratiak, Herria, Ipar Euskal Herriko Hitza, Kanaldude eta Kazeta prentsa desberdinek "Euskal hedabideak" elkartea osatua dute. Hilabetean behin biltzen dira, elkartearen publizitate saila, instituzioekin harremana eta elkarren berri trukatzea besteak beste dira aipagai.
Urtean behin Euskal Hedabideak elkarteak bi eguneko mintegia antolatzen du, formatzeko eta gogoetatzeko parada emanez. Aitzineko asteburuan bost hedabideetako...
Han eta Hemen | 2023ko Abenduaren 07a
Familiak Germietako kaperan zuen bildutasunean agurtu irailaren 27an, adiskideek eta haren bidea gurutzatu dutenek Beloken diote Mixel Oronos-i esker onezko agurra eskaini, azaroaren 26an. Oren bat eta erdiko ekitaldi hunkigarria, Jean-François d'Aleman beneditar prioreak eginik ongi-etorria. Musikaldi bikainak, Etienne Rousseau-Plotto organoan eta Daniel Crouspeyre txistuan, kantuak Mikel Erramouspek gitarrarekin eta Jeannot Larrieuk akordeoiarekin lagunduak, hala nola Peio Ospitalek...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016