Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 02a
Mezu hunen inguruan Euskal Konfederazioko partaideek agerpen publikoa egin dute.
Hamarkada luzeetan, botere publikoen oztopoen gainetik, bakarrik euskararen aldeko transmisioa eta erabilera bultzatzen ari izan ondotik, 2004an Estatuak, Eskualdeak, Departamenduak eta herriek Euskararen Erakunde Publikoa sortzea erabakitzen zuten. Hizkuntza politika publikoa eta horretarako tresna instituzionalak plantan jartzeko helburuarekin.
Adierazi dute: "Estatuak, Eskualdeak, Departamenduak...
Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 02a
Ipar Euskal Herriko kazetari euskaradunak formatzeko ituna Euskal Herriko Unibertsitateak, Paue eta Aturri aldeko unibertsitateak eta Bordeleko IJB kazetaritza eskolak aitzineko astean akordioa ofizialki izenpetu dute. Ipar Euskal Herriko 11 ikaslek eta 9 hedabidek lehen deialdian parte hartu dute.
Urri hastapenean hasi formazioa hedabideek euskaldun kazetari profesionalak ukaiten lagunduko ditu. Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) lurraldeko euskal hedabideak biltzen dituen lantalde...
Azalekoa | 2023ko Urriaren 26a
Atlantiko eta Pirinio Hirigintza Agentziak (Agence d'Urbanisme Atlantique & Pyrénées), tokiko politika publikoak zehazten eta gauzatzen laguntzen ditu. Agentziak diagnostikoak eta azterketa tematikoak egiten ditu, hirigintza eta plangintza dokumentuen osaketan parte hartzen du. 2022ko alokairu pribatuen datu nagusiak aurkeztu berri ditu.
Gure Hitza | 2023ko Urriaren 26a
Joan den astean jakin da Donapaleuko amategia zeinbat egunez mediku eskasagatik hetsirik egon dela. Baionatik etorri behar zen ginekologoa jadanik Baionako ospitalean langile kopurua murriztua izanez, barnealdera ezin etorria zen. Haur ukan behar zuten familiak ez daitezke guti harritu! Larrialdiak eta kontsultak emagin baten esku utziz, behar izanez gero, emazteak bideratuak izan dira beste amategi batzuetara, euskal kostaldeko eta Paueko ospitale zentroetara....
Han eta Hemen | 2023ko Urriaren 26a
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) bere dohaintza kanpaina berria urriaren 16tik
azaroaren 26ra eramanen du, "trantsizioak" gaiaren inguruan.
EHLGk diru kanpaina hunen bidez, urteko aitzinkontuaren %15a biltzea du xede. Jaz, 210.000 euro bildu zituen. Egiturak Ipar Euskal Herrian laborarien formakuntza eta aholku zerbitzuak kudeatzen ditu, horretarako 1,4 milioi euroko aitzinkontua du. Aurten interesa trantsizio ekologikoan ezarriko du, agro-ekologia,...
Han eta Hemen | 2023ko Urriaren 26a
Euskal Moneta elkarteak, eusko moneta erabiltzen duten 44 elkarteri 69.672 eusko banatu ditu (eusko 1 = €1). Errekor berri horrek, urtez urte, berresten du tokiko monetaren arrakasta eta erabiltzaileek lurraldearentzat duten interesa. 2013az geroztik, euskoren %3ko emaitza baliabideari esker, 315.000 eusko baino gehiago 70 elkarteri eman ahal izan zaizkie. Elkarte horiek hainbat arlotan lan egiten dute: ingurumena, hezkuntza, elkartasuna, euskara, kirola eta kultura.
Elkarteko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016