Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 23a

Lurramaren 18. edizioa ederki kausitua

1.000 laguntzaileren presentziari esker 3 egun eta 2 gau antolatu dira, Lurramaren antolatzaileek bihotzetik eskertzen ditu.

Ostiralean lehen mailako eskolek, tailer pedagogikoetan, 730 ikaslek parte hartu dute eta bisita librean 100 bat haur baino gehiago ibili dira. 14 elkarte hor ziren animazioak segurtatzeko. Bestalde laborantzako 7 lizeo ibili dira eta bi taldek Andere Nahiak eskaintzen zuen generoari buruzko tailerrean parte hartu dute. Donibane Garaziko ostaler lizeoarekin...

Azalekoa | 2023ko Azaroaren 16a

Bagira prozesuaren azken urratsak

Aurten Itsasun iragan zen Aberri Egunean, Bagira prozesua abiatu zen, Ipar Euskal Herriko abertzale mugimendua berrantolatzeko xedearekin. Ondotik inkesta bat egina izan zen, puntu anitzen inguruan, Aztiker ikerketa soziolinguistikoan aditua den egiturak emaitzak aztertu ditu.

Gure Hitza | 2023ko Azaroaren 16a

Udazkena

Eta bai, udazkena buruz beheiti ari zauku. Ez bide ditake bestela izan, azaroan polliki sartuak baigira. Besteak beste, ikaragarriko galerna jasan dugu bizpahiru egunez segidan. Gehiago ere Frantzia iparraldean. Aspaldian, biziki aspaldian, ez zen holakorik ikusi. Bideak zerratuak, autoak eta treinak geldituak, zernahi etxe fundituak, urak nunahi ateratuak, gaitzeko eremuak estaliz, alimaleko makurrak bazter guzietan! Oroitzeko egun latzak, latzak baino latzagoak ere funtsean, ez...

Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 16a

Ipar Euskal Herriarentzat 10,8 milioi europar fondotik

Euskal Elkargoak, 2023-2027 urterako "lurralde-fondo" europar deitu diru laguntza eskuratuko du, Akitania Berria eskualdearen bidez eginen dena.

Lehen aldia da Euskal Elkargoak 10,8 milioi euroko laguntza eskuratzen duela, dispositibo horrek Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (FEDER), Garapenerako Europako Laborantza Fondoa (LEADER) eta Itsas Gaietarako, Arrantzarako eta Akuikulturarako Europako Funtsa (FEAMPA) biltzen ditu.

2022. urtean zehar, Euskal Elkargoak, tokiko...

Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 16a

Mixel Oronos gogoan Beloken azaroaren 26an, igande arratsaldez

Mixel Oronos baigorriarra zendu zitzaigun irailaren 22an. Haren ehorzketak iragan ziren 28an Baigorrin, Germietako kaperan, familiaren intimitatean. Haatik, jende anitzek, baigorriar eta urrunagoko, Mixel Oronosen bideko lagunek, dolutu zuten ez azken agur horretan parte hartu izanaz. Ondorioz, adiskide multxo bat lotu da Mixel Oronosi buruzko esker onezko ekitaldi baten prestatzeari, karia horretara bildu nahi luketen guzieri idekia izango dena. Hainbertze eman du Mixelek euskararen alde,...

Han eta Hemen | 2023ko Azaroaren 16a

Andere Nahia: C.L.E.F.E.

1998an, ACCEA Lan Berri elkarteak eta Akitaniako Eskualdeak bultzatu eta, ALFE sistema (Emazte Ekintzaileentzako Tokiko Laguntza) sortu zen. Garai horretan, Hemen elkartea RACINES (Réseau d'Accompagnement des Créations) egiturari hurbildu zen, Ipar Euskal Herrian sortzen ari ziren CLEFE desberdinak lotuz eta enpresa sorkuntzan emazteentzat lehen formazioak martxan jartzeko.

Bigarren formazioaren bururatzean, 2001ean lau ikaslek emazteen laguntzeko xedea duen Andere Nahia...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016