Han eta Hemen | 2024ko Otsailaren 29a
Akitania Berriko enpreseri inkesta baten betetzea galdegina izan zaie, 4.240 enpresek, horien artean Euskal Herriko 211k, erantzun dute. Joan den astean Merkatal eta Industria Ganbarako Jean-Baptiste Fagoaga eta André Garretak, Banque de Franceko Marie-Anne Kozlowski zuzendaria berekin zutela, Ipar Euskal Herriko egoera ekonomikoaren berri eman dute.
Enpresarientzat egoera hauskorra
Inflazioak enpresaburuen kezken erdian...
Azalekoa | 2024ko Otsailaren 22a
Don Bosco Institutua, sektore sozialean lan egiten duen egitura da, bereziki adingabeko etorkinez arduratzen da. Ipar Euskal Herrian, Baionan eta Donapaleun bulegoak baditu, bildu gira Jérémie Julien zuzendariarekin.
Gure Hitza | 2024ko Otsailaren 22a
Berrikitan laborariek eraman duten mobilizazio azkarra aspaldi huntan frantses estatuak ezagutu duen handienetarikoa izan da. Autobideak trabatuak, langileak blokeatuak, kamioi garraiolariak geldituak... hots bazterrak inarrosiak! Laborarien kexuak, milaka langile, enpresaburu, ofiziale, ikasle... kaltetu ditu, baina halere populazioaren sustengua lortu du.
Halako bat egin daut ikustea egunerokotasunean trabatuak ziren pertsona horiek...
Han eta Hemen | 2024ko Otsailaren 22a
Munduan zehar, biztanle kopurua pittaka-pittaka emendatzen ari da, eta emendatzen segituko duela aitzin-ikusia da. Bainan Euskal Herrian, zertan gira? Izan ere, 2000 urtetik orain arte, sortze kopurua arrunt beheititzen joan da zazpi probintzietan. Ipar Euskal Herriaren egoera kezkagarria azpimarratzen duten datuak badira: 2022an 4.000 sortze izan ziren, iaz 3.700 bakarrik. Urte batez, 300 sortze gutiago izan dira Ipar Euskal Herriko hiru ospitaletan, urte betean, sortzeak %7,5ez apaldu...
Han eta Hemen | 2024ko Otsailaren 22a
Otsailaren 3an Euskal Kultur Erakundearen administrazio kontseilua bildu da, 2024ko kultura egitasmoak bozkatuak ditu. 2023-2026 bide-orriak finkatu ildotik doa, transmisioaren gaia lehentasunen artean agertuz. Bestalde EKEko elkartekideek alor desberdinetan eraman 134 proiektu sustengatuko ditu.
2023an, EKEko elkartekideen kopuruak 200eko heina gainditu du, gaur egun 232 elkarte dira, euskal kulturaren dinamikaren eta aniztasunaren adierazle. Aurtengo egitasmoa, oldar baikor horretan...
Azalekoa | 2024ko Otsailaren 15a
Urteko ihauteri eta Libertimenduen sasoi berezia arribatu dela eta, negutik atzartzeko momentua arribatu zaigu. Ihauteriak hasi, tradizioak atxiki, erritualak segitu. Denek ezagutzen ditugu ospakizun famatu horiek, baina historia aldetik ez da bortxaz hala. Horregatik, Joseba Aurkenerena euskal idazlearekin bildu gira, inauteriei buruzko informazio gehiago ikasteko.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016