Azalekoa | 2024ko Martxoaren 14a

Lanbide zaharrak berpizten

Garaian egiten zen lurraldeko artilearen lantzea galdu zenez, Aña Andiazabalek berriz bultzatu nahi ukan zuen. Horretarako Iletegia deitu lantegia sortu zuen. Bere anbizioak zein diren eta egiten duen lanaz gehiago ikasteko harekin bildu gira.

Gure Hitza | 2024ko Martxoaren 14a

Hostoak aldatu, sustraiak atxiki

Martxoaren 1ean, Donibane Lohizunera joan nintzen Didier Lafitteren erailketaren 40 urteen kari antolatu omenaldira. Ehun bat jende inguru bildu ginen, gaua zen, ilun-iluna zen baina hala ere, aurpegi batek atentzioa piztu zidan.

Orain arte hedabideetan bakarrik ikusia nuen 80. hamarkadan Frantzia estatuan gehien xerkatua zen militantea nire parean nuen. Kapelua buruan, manera berezi batez emanik, dudarik ez zen, Filipe Bidart nuen nigandik bi metro baino gutiagora! Sentsazio berezi...

Han eta Hemen | 2024ko Martxoaren 14a

"Inklusioa, eperik gabe!"

Integrazio Batzordeak gomitaturik, aurtengo "Inklusioa, eperik gabe" kanpainaz solastatzera joan gira.

Elkarte hori Ipar Euskal Herriko ikastoletako ahalmen urritasun egoeran diren haurren buraso eta lagunek osatzen dute. Gaur egun Seaskan 158 haur badira inklusio programan, Integrazio Batzordearekin kontratupean diren hiru langile berezituak (AESH) eta bost IEP gela (Inklusiorako Egitura Pedagogikoa).

Aurtengo kanpaina

Partaide...

Han eta Hemen | 2024ko Martxoaren 14a

Euroeskualdea: 2023ko bilana eta 2024ko norabideak

Joan den astean Euroeskualdeko Akitania Berria, Nafarroako Gobernamendua eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko ordezkariak Erriberri Nafarroako herrian bildu dira.

Akitania Berriaren, Euskadiren eta Nafarroaren artean, 2011ko abenduan Lurralde Lankidetzako Elkarte Europarra sortu zen. Hiru lurraldeen garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala sustatzeko xedearekin plantan jarri zen, aldi berean...

Azalekoa | 2024ko Martxoaren 14a

Korrika - Herrioko bioaniztasun atlasa - Mugaldeko udaleku - Atxilotzeak - Laborariak Pausuko mugan - Korrontziren kontzertua - Elikadura Osasuntsuaren astea - Krono eskaera - Pilota

23. Korrika Urruñan barna

Martxoaren 14an, ostegunarekin (16:00), hasiko da 23. Korrika Irungo erdigunean. Hamar egunetan Euskal Herriko bazterrak korrituko ditu, osora 2.700 km eginez, eta 24an igandearekin Baionara helduko da. Urruñan, lehen egunean, hau da, martxoaren 14an sartuko da, Irunen, Hondarribian eta Hendaian ibili ondotik (17:45), herriko plazatik pasatuko da eta Urruñatik Ziburu eta Donibane Lohizunera...

Azalekoa | 2024ko Martxoaren 07a

"Emazte laborariekin solasean"

Euskal hedabideak elkarlanean (Euskal Irratiak, Kanaldude, Herria, Kazeta.eus eta Ipar Euskal Herriko Hitza), emazte laborarisa batzuekin Ortzaizeko "Asteburua" ostatuan bildu gira eta beren egunerokoa nola bizi duten kontatu daukute.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016