Han eta Hemen | 2024ko Apirilaren 18a
Euskal Konfederazioa EEP-ko biltzar nagusian
Urtero bezala, Euskararen Erakunde Publikoak biltzar nagusia egin du apirilaren 9an. Aurten, Euskal Konfederazioak biltzar nagusi huntara sartzea erabaki du, bere haserrea aldarrikatzeko. Euskal Konfederazioa, Ipar Euskal Herrian euskararen alde lan egiten duten elkarte eta federazioen bilgunea da. Kide desberdinek osatzen dute, besteak beste Biga Baik, Euskal Haziak, Seaskak, AEK-k, Euskal Hedabideak elkartea, Ikas-ek, Uda...
Azalekoa | 2024ko Apirilaren 11a
Jon Abril, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiarekin bildu gira, digitalizazioaren bidez euskararen alde egiten duten lan handiaz gehiago ikasteko. Anitzek erabiltzen dugun hiztegi eta itzultzaile tresnaz gehiago jakin dugu.
Gure Hitza | 2024ko Apirilaren 11a
Eskolaren fobia geroz eta gehiago entzuten den gaia da. Batzuk pentsatuko dute moda fenomeno bat dela, bertzeek alferkeria kontua. Eskolaren fobiaren definizioa hau da: "Gazte batzuk, arrazoi irrazionalengatik, eskolara joateari uko egiten diote eta antsietate edo erreakzio biziki gogorrekin aurre egiten dute. Gazteak geroz eta antsietate handiagoa sentitzen du eskolara joatean, etxetik joateari uko egin arte."
17 urterekin, eskolaren...
Han eta Hemen | 2024ko Apirilaren 11a
Apirilaren 2 eta 3an, Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry auziperatuak izan dira Pariseko Auzitegi Korrekzionalean. Parisera ordezkari politiko, sindikal eta elkarte desberdinetakoak hurbildu dira, bi auzipetuei elkartasuna erakusteko.
Auziaren lehen eguna
Apirilaren 2an, Txetx Etcheverry eta Béatrice Molle-Haranek bake prozesuan dituzten ardura eta engaiamenduak asumitu dituzte. Defentsaren sei pertsonen lekukotasunari esker, Luhusoko gertakarien...
Han eta Hemen | 2024ko Apirilaren 11a
Euskal Elkargoko hautetsiak martxo hondarrean bildu dira, 557 milioi euroren aurrekontua bozkatu dute. Aurrekontu hunek instituzioaren norabideak agertzen ditu: tokiko zerbitzu publikoen hedapena, etxebizitza, mugikortasuna eta trantsizio ekologikoa.
557 milioi euroko buxeta globala
Euskal Elkargoaren buxeta, aurrekontu nagusiak eta 11 aurrekontu gehigarrik osatzen dute, horien artean besteak beste edateko ura, saneamendua eta etxetako hondakinen bilketa....
Azalekoa | 2024ko Apirilaren 04a
"Euskadi Senegal" elkarteak aurten 30 urte ospatzen ditu. Jean-Claude Darrigol, Véronique Cadillon eta Sandra Ibañez, Baiona Ttipiko egoitzan atzeman ditugu. Euskadi Senegal nazioarteko elkartasun elkartea da, interes orokorrekoa eta humanitarioa, Senegalen plantatua da aitorpen ofizialarekin.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016