Gure Hitza | 2024ko Apirilaren 25a
Gaur etxeko aferak aipatuko ditut hemen. Alabaina, Herria astekariaren biltzar nagusia genuen joan den ostiralean, Itsasun, Mikel Hiribarren auzapezak ongi-etorri beroena eginik. 2006an ere Itsasuko Herriko Etxean bildu ginen. Orduko argazkiari so egin diot, kuriostasunez. Gauzak aldatu direla hemezortzi urtez! Orduan Roger Gamoy auzapezak, berrikitan zendutakoak, eta Jean-Paul Iriquin auzapez-ordeak gintuzten errezibitu. Gaur...
Han eta Hemen | 2024ko Apirilaren 25a
Urtero bezala maiatzaren 1ean langileak karrikara ateratzen dira (11:00), Baionan ere elkarretaratze deia egina izan da. CFDT, CGT, FSU, LAB eta Solidaire sindikatuek bateraturik maiatzaren 1eko manifestaziorako deialdia egin dute. Langileen nazioarteko eguna funtsezko borroka eguna dela mundu osoko langileentzat adierazi dute.
Mobilizatzeko hamaika arrazoi badirela errana izan da. Erreformaz erreforma, krisiz krisi, jendartean desberdintasunak emendatzen dira, pobrezian eta...
Han eta Hemen | 2024ko Apirilaren 25a
Euskal Kultur Erakundearen biltzar nagusia BaionakoTechnocitégunean iragan berri da. 2023ko ekintzen bilduma eta kontuak 140 bat elkarte ordezkariek onartu dituzte.
Elkarte ordezkariekin batean hor ziren Fabrice Rosay Baionako suprefeta, Maider Behoteguy kontseilari nagusia eta Euskararen Erakunde Publikoko presidentea, Aitziber Atorrasagasti Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren ordezkaria, barkatuak zirelarik Akitania Berriko arduradunak.
Antton...
Azalekoa | 2024ko Apirilaren 18a
Euskal Herriko belaunaldi batentzat folk eta rock sailean Errobi taldea erreferentzia izan da. Aurten 50 urte betetzen dituela, maiatzaren 4an Bilboko Euskalduna aretoan aspaldiko partez kontzertua eskainiko du. Bildu gira Andde Duhalde kantari ezagunarekin, taldearen ibilbidea oroitarazi dauku.
Gure Hitza | 2024ko Apirilaren 18a
Mundu Zabala saila idazterakoan, anitzetan ohartzen naiz munduan zehar eraikitzen ari diren proiektu erraldoi batzuen berri emaiten dudala. Multinazional buruzagi batzuk, neurriz kanpoko gastuak eraginez, bazterrak kaltetuz, populazioak kanporatuz, presondegiratuz edo erailez, proiektu erraldoiak eraikitzen dituzte. Agintari politikoen babesarekin, obra ezin sinetsiak muntatzen dira!
Aitzineko egunean Jean Claude Mailharin...
Han eta Hemen | 2024ko Apirilaren 18a
Departamenduko Kontseiluko hautetsiak Pauen bildu dira, sail desberdinetarako diru laguntzak bozkatu dituzte.
Haurren babesteko 1,2 milioi euro
Departamenduko hautetsiek, haurren eta familien alorrean hainbat akordio berritu dituzte. Hiruurte petiko haurrak dituzten etxerik gabeko amak errezebitzen dituzten zentroek orotara 216.099 euroko laguntza ukanen dute. Artzain Onaren kongregazioak kudeatzen duen Massabielle: 16.623 euro,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016