Gure Hitza | 2024ko Maiatzaren 16a
Laster europar hauteskundeetarako bozkatzera deituak izanen gira. Ikusten da bozketa bakoitzean abstentzioa emendatzen ari dela. Ekainaren 9an iragan beharrekoek ere ez dute holako karra handirik sortzen, alta Europako Parlamentuan bozkatzen diren neurriek gure egunerokotasunean zerikusia dute.
Duela zenbait urte hauteskundeak zirelarik jendartea pil-pilean jartzen zen, hedabide handietan eztabaida politikoak kartsuki segituak ziren,...
Han eta Hemen | 2024ko Maiatzaren 16a
Bizipoza egitura
Bizipoza 38 elkartez, 22 bazkidez, 16 babeslez eta 120 borondate onekoz osatua den Hego Euskal Herriko egitura da. Hala ere, Ipar Euskal Herriko Integrazio Batzordea egitura hunen parte da, besteak beste. Elkarte guziek nortasun bereziko gaiak lantzen dituzte. Haurren eta familien ongizatearen inguruan lan egiten duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea da helburua. Elkarte horiek puntu komuna dute, bakoitzak lantzen edota ekartzen...
Han eta Hemen | 2024ko Maiatzaren 16a
Igandean ospatu da Ipar Euskal Herriko ikastolen besta handia. Aurtengo benefizioak Beskoitzeko ikastolaren eraikitzeko erabiliko dira. Ikastolen laguntzeaz gain, euskararen besta eguna ospatzen da, milaka lagun hurbildu direla.
Azalekoa | 2024ko Maiatzaren 09a
Lehen aldikoz pastoral batean euskara eta gaskoiera nahasiko dira, Xarnegu deitzen den eremuko herritarrak buru-beharri ikusgarriaren prestatzen ari dira. Bastidan atzeman ditugu Pantxika Urruty errejenta, Itxaro Borda pastoralaren idazlea, Ivan Barreyre gaskoi testuen idazlea, Peio Dibon eta Jean-Loup Bareyre antolaketa lanetan parte hartzen dutenak.
Gure Hitza | 2024ko Maiatzaren 09a
Segur naiz behin baino gehiagotan izan girela denak holako eszena baten lekuko: kontzertura joan, batzuk momentuaz goza, bertzeek mugikorra poltsatik atera eta kontzertua telefonoaren pantailaren gibeletik begiratzen hasi.
Ostatura joan, ondoko mahaikoek elkarren artean hitz egiteko partez, bakoitzak bere telefonoa begiratzen du. Platerak arribatzean, ziztu bizian mugikorra atera bideo baten grabatzeko, ez baita jaten hasten ahal sare sozialetan bideoa...
Han eta Hemen | 2024ko Maiatzaren 09a
Euskal Herriko Garapen Kontseilua 1989an sortu zen, jendarte zibilaren eta hautetsien artean lotura atxikitzeko, gogoetak eta proiektuak plantan jartzeko xedearekin. Garai horretan, Euskal Elkargoa ez baitzen oraino osatua, "Hautetsien kontseilua" egiturarekin partaidetzan lan egin zuen, "Lurraldea" deitu dispositiboa landua izan zen.
Garapen Kontseilua jendarte zibilaren tresna
Gaur egun Garapen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016