Gure Hitza | 2024ko Apirilaren 04a

Garaziko euskara

Ez da arrazoinik artzaingoaz, etxegintzaz, medikuntzaz, hezkuntzaz eta gaurko edozoin gaietaz elekatzen giren bezain libroki euskaratzaz ez mintzatzeko. Erran nahi baita gure nortasunaren zimendua den hizkuntzaren alderdiei behatzeko. Sanoki solastatzetik beti zerbait ikasten da, guziz taldeko presuna aditu batzuen erranak entzunez. Hori da gertatu Donibane Garaziko liburutegian lekuko Gau Eskolak antolatu gogoetaldian.

Gomitatua zuten Alex Arzellus...

Han eta Hemen | 2024ko Apirilaren 04a

Baserriberri, Euskal Herriko bi aldeetako proiektua

Urdazubin, Isabel Elizalde Arretxea, Peio Martikorena Fundazioaren zuzendariak Baserriberri proiektua aurkeztu du, bere ondoan zituela Rikardo La Madrid Eusko Jaurlaritzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria, Luis Calatayud Nafarroako Gobernuko Lanbide Heziketa Digitalizazioko zuzendari nagusia, Aizpea Otaegi Oarso Aldeko lehendakaria, Jean-René Dithurbide Angeluko Les Compagnons egiturako zuzendaria eta Marie Lasserre Mission...

Han eta Hemen | 2024ko Apirilaren 04a

"Eskolim" federazioaren biltzar nagusia

Martxoan, "Eskolim", eskualde mailako hizkuntzen irakaskuntza sareen federazioa, Brest-en bildu zen. Euskal Herriko Seaskak, Korsikako Scola Corsak, Kataluniako La Bressolak, Bretainiako Diwan-ak, Okzitaniako Calandretak eta Alsazia-Mozelako ABCM Zweisprachigkeit-ak dute federazio hori osatzen.

Biltzar nagusiaren baitan

Sei sareek hezkuntza nazionalak eta estatuko beste administrazioek jasan dituzten...

Azalekoa | 2024ko Martxoaren 28a

Xistera hasieratik bukaerara

Eskutik pilotaren inguruko materiala ekoizten duen kooperatiba da. Izenak dion bezala, dena eskuz egina da. Sarako Urtxola jatetxearen gainean duten tailerraz gain, herriko eskola publikoaren parean bigarren tailerra eskuratu dute, hara joan gira haien lanaz gehiago ikasteko. Bertan, kooperatibako kide batzuk ikusi ditugu, Francis Carricart horietako batekin solastatu gira.

Gure Hitza | 2024ko Martxoaren 28a

Euskara dantzatuko

Korrika genuen aktualitate gorrian azken egun hauetan. Zer burrunba hamar bat egunez Euskal Herri osoan! Soberakina, euskararentzat amodiorik ez dutenentzat. Atsegina, euskararen maitale guzientzat. Euskaltzaleek, nork bere xokoan, harrotasun handiz bete dituzte euskararen alderako urratsak, aurtengo "Harro Herri" leloa suharki oihukatuz. Eta gar bera ezagutu dute Korrika Ttiki guziek, haur eta gaztetxoen oihu loriatuen pean, bai eta euskal diasporan ere arrakastaz bete diren...

Han eta Hemen | 2024ko Martxoaren 28a

"Luhusoko auzia": hobengabetze galdea

Larunbat goizarekin, Luhuson, Béatrice Molle-Haranen etxean hitzordua emana zen. Apirilaren 2 eta 3an epaituak izanen diren Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverryri sustengua ekartzeko 200 bat pertsona bildu zen.

Anaiz Funosasek (Bake Bidea) eta Jean-François Mignardek (Giza Eskubideen Liga) hitza hartu zuten:

"7 urte baino gehiagoren ondotik Luhuson bildu gira, 2016ko abenduaren 16an bake prozesuaren baitako lehen desobedientzia ekimena gauzatu zen lekuan. Mixel...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016