Han eta Hemen | 2024ko Maiatzaren 09a

San Telmo Museoa

San Telmo Museoa, Donostiako Alde Zaharrean kokatua den museo etnografiko eta historikoa da, margolanak ere badira.

"Euskal artearen 100 urte" aretoaren berrikuntza

Apiriletik goiti, arte bildumari buruzko hausnarketa egin ondoren, museoak bere aretoak berritzeko lanak abiatu ditu. Duela guti, arte historikoaren aretoaren bermoldaketa aurkeztua izan zen, eta aurten "Euskal artearen 100 urte" aretoaren berrikuntza aurkeztuko da....

Azalekoa | 2024ko Maiatzaren 02a

Herriako laguntzaileen urteko hitzordua

Urtero bezala apirilean, Herria astekariko laguntzaileak elkartu dira biltzar nagusia egiteko. Tokia aldi oro aldatzen denez, aldi huntan Itsasu herriko Sanoki gela hautatua izan da. Hogeita hamar bat pertsona bildu dira, bilanaren egiteko, baita aurtengo aldaketa handiei buruz solastatzeko eta nola ez elkar ikusteko.

Gure Hitza | 2024ko Maiatzaren 02a

Burugogorkeriak

Gure bizitzan doi bat buru gogorra ukaitea ez da berez gauza txarra. Haatik, besterik da agintari zonbaiten gisa burugogorkerietan tematzea. Badea entzun nahi ez duena baino elkorragorik eta ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik? Deusetan ez amore eman nahiz eta hautsi-mautsien aurkitzeko borondate izpirik ez ukaiteak dakarke jendeen asaldatzea.

Hunkitzen gaituen sujeta Hezkunde Nazionalaren jarrerari lotua da. Zer abantaila dute azterketak euskaraz...

Han eta Hemen | 2024ko Maiatzaren 02a

Mikel Hiribarren Itsasuko auzapezaren hitzartzea

"Ongi etorri andere eta jaun agurgarriak, herrikoak, auzo herrietakoak, eta gure Euskal Herrikoak. Itsasuko Herriko Etxearen izenean hitz bakar batzuk.

Aitortuko dut lanak ukan ditudala, zer erran eta nondik has. Zuetarik askok astez aste dukezuen bezala hosto xuri berriaren aitzinean. Euskara bera aipatzen banu, are hobeki euskara idatzia? Menturaz aipa liteke Iparraldeko euskara batua? Edo begira liteke irakurlearen aldetik: zein goxo den astero ostegunez edo ostiralez heltzen zaizun...

Han eta Hemen | 2024ko Maiatzaren 02a

Euskal Elkargoaren laguntza sail batzuetan

Euskal Elkargoko kontseilu iraunkorreko hautetsiek diru laguntzak bozkatu dituzte, batez ere laborantzarako, goi-mailako hezkuntzarako, gaskoi eta euskara hizkuntzetarako, bai eta lehen haurtzarorako.

Azalekoa | 2024ko Apirilaren 25a

Frantsesenia lizeoak 70 urte

Donibane Garazin kokatua den Frantsesenia lizeoak 70 urteurrena kari, apirilaren 27an, Izpuran, egun osoan animazio desberdinak antolatuko ditu. Bildu gira Iban Erguy eskolako zuzendariarekin eta Frantxua Tambourin presidentearekin.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016