Gure Hitza | 2024ko Ekainaren 06a

Eta bihar, gu izanen bagina?

Maiatz hasieran, Pasaiara joan nintzen immigranteak itsasoan salbatzen dituen Aita Mari itsasontzira. Alpha Diallo boluntarioak ontzia bisitarazi zidan, eta bukaeran bere ohea ikusi nuen. Hark biziki handia eta ona atzematen zuen, nik berriz ttiki eta hertsia. Elkarren gaineko oheak zituen hiru paretaz inguraturik, gainekoan bere aferak uzten zituen, eta azpikoan lo egiten zuen. Ohea ez zen luzea, etzatean ez dut uste hankak luzatzen ahal zituenik. Galdegin nion nola egiten ote zuen...

Han eta Hemen | 2024ko Ekainaren 06a

Departamenduak 17 milioi euro bozkatuak

Aldi bat gehiago publikatzen dugu Departamenduak maiatzean bozkatu buxeta. Sektore desberdinetako elkarte eta egiturak, Herriko Etxeak eta Biarnoa eta Euskal Herriko elkargoak lagunduak izanen dira proiektu batzuen plantan jartzeko.

Han eta Hemen | 2024ko Ekainaren 06a

EHBai alderdi politikoa Kaledonia Berriaren alde

Maiatzaren 29an, EHBaik prentsaurrekoa egin du, Kaledonia Berrian gertatzen ari dena salatzeko. Kaledonia Berriko gobernuko lehendakariorde den Mickaël Forrest eta Unión Caledonianako (UC) komisario nagusi ordezkoa den David Wanado Baionara etorri dira.

Azalekoa | 2024ko Maiatzaren 30a

Aita Mari: itsasoan biziak salbatzen

Salvamento Marítimo Humanitario (SMH), itsasoan diren immigranteak salbatzen dituen elkartea da. Aita Mari deitu arrantza ontzi euskaldunak misioetan parte hartzen du, Pasaian egon da Itsas festibala kari. Gaur egungo egoeraz eta ereman lanaz gehiago ikasteko itsasontzira hurbildu gira. Bertan, Alpha Diallo boluntarioak bisita egin digu, eta Leire Motriko komunikazio arduradunarekin solastatu gira.

Gure Hitza | 2024ko Maiatzaren 30a

Hegoaldera behatuz

Biriatuko Xoldokogainetik Santagraziko Lakuraino kaskoz kasko kurri gabiltzanean, mendiz hegoaldeko haranei behatzen diegu. Lekura joanez, ikusten dugu hizkuntzaz eta kulturaz bezala, bizimoldeak ere berdintsuak dauzkagula mugaz bi aldetako herri eta hirietan. Alta, ez ditugu ekonomia jarduera ber-berak. Adibidez, Gipuzkoan eta Bizkaian industria sailak Iparralde honetan baino indartsuago dirau, eta denbora berean hango laborantza hemengoa baino gibelago gelditzen ari da. Euskararen...

Han eta Hemen | 2024ko Maiatzaren 30a

Korrikatik landa... Euskaraldia

Euskalgintzako eragileek euskaraz mintzatzeko eta baldintzak biderka daitezen, deia zabaldu dute. Baionan agerraldia egin da, Korrika bururatu den toki berdinean, urte baten buruan iragaitekoa den Euskaraldia kanpainaren berri emanez. Agerraldian presente ziren Kontseilua eta euskalgintzako eragile garrantzitsuenen ordezkariak: AEK, Euskaltzaleen Topagunea, Euskal Konfederazioa, Euskal Herriko Ikastolak, Euskal Hedabideak, Elkar, Berria, Elhuyar, Udako Euskal Unibertsitatea,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016