Han eta Hemen | 2024ko Uztailaren 11a

Ipar Euskal Herritik... Parisera: hiru Fronte Popularreko deputatu

Legebiltzar hauteskundeen bigarren itzulia joan den igandean iragan da. Ipar Euskal Herrian, frantses estatuan bezala, hiru hautagaiek segitzeko posibilitatea zuten. Orotara, frantses estatuan 306 bozka-eremutan hiru hautagaikoak izaiten ahal ziren. Bigarren itzulian aurkezten ahal ziren 221 hautagaiek erabaki dute ez lehiatzea, RN alderdiaren gorakada saihesteko. Toki gehienetan Fronte Popularreko hautagaiak erretiratu dira, neurri...

Han eta Hemen | 2024ko Uztailaren 11a

Onetik-ek eta Etxaldeak, beren laborarientzat zerbitzu berria

Laborariek berentzat denbora har dezaten, bai eta beren familiaz eta lagunez gozatzeko, Makeako Onetik eta Aldudeko Etxaldea esnetegiek, Berria eta Aldudeko Esne Kooperatibek, Departamenduko laborantzako ordezko zerbitzuarekin batera ekimen berria abiatu dute. Proiektuaren aurkezteko egitura bakoitzeko ordezkariak presente ziren: Berriako Beñat Saint-Esteben eta Aldudeko Esne Kooperatibako Nicolas Cachenaut presidenteak, Céline Monaco Urepeleko laborarisa, Louis Gervoson eta Eddy Cussac...

Azalekoa | 2024ko Uztailaren 04a

Lekornetik kabalkada ikusteko gomita!

Uztailaren 28an eta agorrilaren 3an, lekondar gazteek kabalkadara etortzeko gomita zabaltzen dute. Horretaz mintzatzeko bildu gira Joanes Curutchague, Sandra Pochelu eta Abenttin Dubois lekondar gazteekin.

Gure Hitza | 2024ko Uztailaren 04a

Bizian badira...

Bizian badira, behin bakarrik gertatzen diren aukera sinestezinak. Herria astekarian lan egitea horietako bat izan da niretzat. Gutien espero nuenean gertatu da, esperantza galdu nuen momentuan. Hasi naizenetik jadaneko sei hilabete pasa dira, denbora izigarri fite pasa da. Gauza anitz ikasi ditut eta oraino ditut ikasteko. Kazetaritzaren mundua deskubritzen hasi naiz, artikuluak idazteko arauak, hots astekaria eskuetan duzunean eta artikuluak irakurtzen dituzunean, begipean...

Han eta Hemen | 2024ko Uztailaren 04a

Legebiltzarreko lehen itzuliko emaitzak

Ekainaren 9ko europar hauteskunde gauean, Macron frantses presidenteak legebiltzarra desegiten zuela adierazi zuen, hauteskundeen egunak hiru aste barne iraganen zirela jakinaraziz. Berri horrek alderdi politikoak bai eta hautesleak inarrosi baditu, joan den igandean usaian baino kopuru handiagoan mobilizatu dira.

Azalekoa | 2024ko Ekainaren 27a

Maskaradak: ohidura atxiki Pagolan ere

Zenbait aste pasatu dira Pagolakoek maskarada Galdakaon aurkeztu dutenetik. Pertsonaia garrantzitsu batzuk gorpuztu dituzten gazteen bizipenak biltzeko parada izan da.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016