Azalekoa | 2024ko Uztailaren 18a
Haur Eri elkartea, Baionako ospitalean diren haurren egunerokoa alaitzen eta hobetzen entseatzen da. Ospitaleko artatzaile boluntarioek laguntza ekartzen dute, izan erietxean bertan edo erietxetik kanpo. Elkartearen funtzionamenduaz gehiago ikasteko Haur Eri-ko bi boluntariorekin bildu gira, Joanna Fackler eta Eba Cristobal-ekin.
Gure Hitza | 2024ko Uztailaren 18a
Legebiltzarreko hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak jakin bezain laster, Euskal Irratien mikroan EH Bai alderdiko Jakes Bortairuk bi hitz soilez laburbildu zuen bizi dugun egoera politikoa: "Terra incognita". Erran nahi baita oraindik esploratua ez dagoen eremua, segurtamenik gabeko biharamuna, kezka, beldurra eta lotsa sustatzen dituen egoera. Eta bigarren itzulia ere iraganik, hortan gara bete betean: terra incognita!
Legebiltzarra...
Han eta Hemen | 2024ko Uztailaren 18a
Ekainaren 22an iragan ziren I-Ener sozietatearen eta Enargia kooperatibaren biltzar nagusiak, biak bat bertzearen segidan, Uztaritzen, Lapurdi gelan. Usaiaz kanpoko akziodun kopuru handia bildua zen karia hortara, gehien bat Enargiak azken hilabeteetan bizi duen barne krisiak sustaturik. Bi egiturak hurbildik lotuak dira elkarri, I-Ener izanki argindarraren ekoizlea eta Enargia argindarraren hornitzailea.
Han eta Hemen | 2024ko Uztailaren 18a
Ekainaren 21ean, Euskaltzaindiak egun osoko jardunaldia antolatu zuen Baionan. Aurtengo izenburua "Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian" izan da. Baionako Herriko Etxearekin baita Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean eramandako proiektua izan da. Euskararen alde lan egiten duten instituzio publikoak, elkarteak eta adituak hurbildu dira jardunaldira.
Azalekoa | 2024ko Uztailaren 11a
Emazteen Etxea, emazteen emantzipazioa sustatzeko egina da, haien beharretara egokitu laguntza, entzuketa eta arreta eskainiz. Ipar Euskal Herriko talde feministak, Emazteen Etxearen proiektua lurraldean bultzatu nahi ukan du. Véronique de la Devèze kidearekin bildu gira proiektuaz gehiago ikasteko.
Gure Hitza | 2024ko Uztailaren 11a
Europar hauteskunde gauean Macron frantses presidenteak legebiltzarra desegiten zuela abisua zabaldu duelarik, zurrunbilo egoera politiko nahasi batean sartu gaitu. Ondorioztatu du, lehen itzulian eskuin muturra legebiltzar hauteskundeetan indartsu atera dela.
Mendeurreneko gatazken eta nazioarteko tentsioen kontra eraikia izan den Europar Batasuna, eskuin muturra gaina hartzen ari da. Sortu zenean, orduko europar estatuburuek, loturak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016