Han eta Hemen | 2024ko Irailaren 12a
Martxoan, Euskal Elkargoak bere aurrekontua bozkatu zuelarik, enpresetako zergak %5ez emendatzea erabaki zuen. Egitura desberdinetako ordezkariek petizio kanpaina berri bat abiatu zuten, Elkargoak ezarri zerga presio fiskalaren kontra. Iragan zen osoko biltzar horretan hautetsi batzuk beren desadostasuna erakutsi zuten, bozkatzeko mementoan kontra edota abstenitu ziren.
Han eta Hemen | 2024ko Irailaren 12a
2017tik, Euskal Elkargoko mugikortasunaren antolaketa Ipar Euskal Herri-Aturriko mugikortasunaren sindikatuaren esku da. TXIK TXAK-ekin batera, lurralde osoko garraio publikoaren sarea segurtatzen dute. Berriki, Technocitéra helduko den T2 linea plantan emana izan da.
Azalekoa | 2024ko Irailaren 05a
Aurten, Baionako Euskal Museoak 100. kandela ufatzen duela eta, aldi baterako bi erakusketa aurkeztuak izanen dira, egitarau aberatsarekin. Gehiago jakiteko, Anne-Marie Galérekin bildu gira.
Gure Hitza | 2024ko Irailaren 05a
Uda bururatzen ari zaigu. Ohiko gertakariez aparte (herriko bestak, pastoralak, kabalkada eta bertze), kirolak kasik osoki beztitu duen uda, kirolzaleen loriarako, ez bada ere dena distiratsua izan. Futbolarien Eurokopa, txirrindularien Frantziako Itzulia, orain Espainiako Vuelta. Hemen berean, pilota errege Aste Handian, mendi lasterketak, ugaltzen ari direnak, eta estropadak itsasaldean. Eta artetik Parisko Olinpiar Jokoak. Garaipen eta malko, joko...
Han eta Hemen | 2024ko Irailaren 05a
Uztailaren 18an, Euskal Elkargoak eta frantses estatuak "Etxebizitzentzat engaiatu lurraldeak" deitu kontratua izenpetu zuten. Hitzarmen hunek, Ipar Euskal Herriko 3.500 etxebizitzen eraikitzea azkartzea ahalbidetuko luke, horietan 2.091 etxebizitza sozial.
Han eta Hemen | 2024ko Irailaren 05a
Bigarren urtez segidan, lurralde elkargoen sailean, Euskal Elkargoak "erosle arduratsu hoberena"-ren saria errezibitu du AIMA elkartearengandik.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016