Azalekoa | 2024ko Urriaren 03a

Xalbador eta Ihidoiren disko berria

Agorrilean, Daniel Aire "Xalbador"-ek eta Gérard Ihidoik laugarren diskoa atera dute, "Azken erregina" izenburua hartu duena. Daniel Aire "Xalbador"-ekin bildu gira, orain arte bikoteak egin duen ibilbideaz gehiago ikasteko eta atera berri duten disko berriaz solastatzeko.

Gure Hitza | 2024ko Urriaren 03a

Poesia lau haizetara

Poesia literaturaren ahaide pobrea da. Eta ez du irudi hain ona euskaldunen baitan. "Hi, gaizo poeta!", norbaiti seinalatzeko errealitatetik arras kanpo ibilki dela. Alta munduak ez ote du poesiaren behar gorria, eta gaur sekula baino gehiago? Euskaltzaindiak, segurik, hala uste du. Irailekoak antolatu ditu bigarren aldikoz. Iaz, Lekeition iragan ziren. Aurten, Itsasun, joan den asteburuan. Bi egun horietan euskal poesiaren hiriburu da bilakatu...

Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 03a

2024-2030 denboraldirako garapen ekonomikoa

Irailaren 17an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak eta Sylvie Durruty ekonomia eta berrikuntzako presidenteordeak, 2024-2030 denboraldirako Ipar Euskal Herriko ekonomiaren garapenerako plana aurkeztu dute. Plan berriaren helburua herrialde osoan anbizio ekonomiko sendo eta orekatua mantentzea da.

Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 03a

Ipar Euskal Herriko industrialen topaketa

Irailaren 20an, Ipar Euskal Herriko industrialen topaketa iragan da. Izarbeleko Aguila enpresaren desmartxa berritzailea sustatua izan da eta Technocitén garatzen segitzen duen Lynxter enpresarekin trukatu da. Ipar Euskal Herriko industriaren osoko bilkuran industrialak biltzea zen helburua.

Azalekoa | 2024ko Irailaren 26a

Biktimen ahotsak entzunarazi

Erran eta Bizi elkartea bortizkeriaren kontra borrokatzen da Amikuze eskualdean. Izan bortizkeria sexuala, sexista, fisikoa, psikologikoa, ahozkoa, ekonomikoa edo finantzarioa, elkarteak biktimak sustengatzen eta laguntzen ditu pleinta pausatzetik tribunalerainoko bidean. Horrez gain, prebentzioa ere egiten du. Marie-Jo Varnier proiektuaren bultzatzailearekin bildu gira, elkarteak eramaten duen lanaz gehiago ikasteko.

Gure Hitza | 2024ko Irailaren 26a

Mito bat erortzen denean...!

Abbé Pierre, 2007an hila, mende erdiz etxerik gabeko pertsonen eta baztertuen defendatzaile nekaezina izan da. Izan giristino edo ez, guziengandik babesa eta miresmena lortu zuen, jendarteko pertsona ospetsuenetako bat izan da.

Baina uda huntan, sortu zituen Emmaüs komunitateak eta Abbé Pierre Fundazioak publikatu ageri baten bidez Elizako gizona gaitzesten dute. Hogei bat emaztek, 1950 eta 2000 urteen artean, apezarengandik sexu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016