Gure Hitza | 2024ko Azaroaren 07a
Ahapetik emankizunean Marie Agnés Gorostiague irratilariaren galderei ihardestean, Peio Iralour donazahartarrak laborari gazteei kontseilatzen die ez sobera diru mailegatzea, zeren etxaldeko mozkinak aski onak izanez baizik ez baitituzte maileguak itzultzen ahalko. Peiok zioen bezala, aitzinetik ezin baita segurtamenik ukan mozkinen heina beti aski gora egonen dela. Zor handiegiekin ez dira bakarrik etxalde eta lantegi zonbait. Aspalditik dakigu Frantziar Estatuaren zorra...
Han eta Hemen | 2024ko Azaroaren 07a
Batera plataformaren abiatzea
Batera plataforma 2002an sortu zen lau aldarrikapenen inguruan: "Euskararen ko-ofizialtasuna", "Euskal Departamendua", "Euskal Herriko Laborantza Ganbara" eta "Ipar Euskal Herriko unibertsitate propioa". Abiatze ekitaldi ofiziala Merkatal eta Industria Ganbaran egin zen, 110 elkartek ofizialki sustengua ekarri zioten.
Herritarrek osatu plataformak anitz mobilizazio eta kanpaina eraman ditu. 2005ean Euskal Herriko Laborantza Ganbara...
Han eta Hemen | 2024ko Azaroaren 07a
Urriaren 25ean, Ipar Euskal Herriko Radio Bonne Humeur, Radio Mendililia, Lapurdi Irratia, Radio Star, Radio Mediabask, Euskal Irratiko (Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza, Gure Irratia eta Antxeta Irratia) ordezkariek prentsaurrekoa eman dute. FSER-en (Fond de Soutien à l'Expression Radiophonique) diru-laguntzaren murrizketa frantses gobernamenduak aipatu duenean iharduki nahi ukan dute.
Azalekoa | 2024ko Urriaren 31a
Aurten, Lurrama azaroaren 8, 9 eta 10ean iraganen da Iratiko erakustazokan. Aurtengo edizioa hemeretzigarrena izanen da. Gibelerat joan nahi ukan dugu Lurramaren hasierak bai eta gaur egungo egoera aipatzeko. Horretarako, Ugo Alberbiderekin bildu gira.
Gure Hitza | 2024ko Urriaren 31a
Landareak ere musikariak ditugu. Hara duela guti zer deskubritu dugun kontzertu batean. Azken urte hauetan askotan aipatzen da zuhaitzek eta oro har edozein landarek halako bibrazio edo uhin berezi batzuk zabaltzen dituztela, berek bizi dutenaren seinale. Hortik, haatik, musika jotzeraino, bada urrats bat beteko ez genuena! Alta, kontzertu horrek bildua zen publikoari frogatu dio landareek, landare guziek, musika jotzen dutela.
Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 31a
Urriaren 16an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak, Jean-Jacques Lasserre Departamenduko Kontseiluko presidenteak, Emilie Dutoya Akitania Berriko eskualdeko kontseiluko presidenteordeak, Morgane Guillemot Eskualdeko Osasuneko Agentziatik (ARS) jina eta Fabrice Rosay Baionako prefetordeak Amikuzeko osagarri etxea inauguratu dute bai eta Larramendia aktibitate ekonomiko zonaldearen (ZAE) baitan kokatzen den Aiziritzeko hazkurri industria poloa.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016