Gure Hitza | 2024ko Azaroaren 21a
Asteburu huntan Hazkurri Bankuaren janari bilketa saltegi anitzetan iragan beharra da. Jendarte huntan mendez mende izan medikuntzan edota teknologia berrietan aitzinamendu anitz ezagutzen baditugu, aldi berean beharretan diren pertsonen kopurua emendatzen ari da.
Prekarietate hitza erabilia da pobreziara eta sozial isolamendura pertsona bat eraman dezakeen egoera izendatzeko. Pobreziak pertsonen osasun fisikoan eta mentalean ondorio...
Azalekoa | 2024ko Azaroaren 14a
Adimen artifiziala informatikaren adar bat da, teknologia sistema horrek ahotsaren ezagutza, erabakiak hartzea edo ikusmen-pertzepzioa ahalbidetzen ditu. Xabi Larrasquet mugertar gaztea larrazken huntan Ipar Amerikan sail horretan lanean hasi da, harekin solastatu gira.
Gure Hitza | 2024ko Azaroaren 14a
Bizian denek ditugu egun on eta txarrak. Denek ditugu pettoak egiten, batzu besteak baino larriagoak. Inportantena petto horietatik ikastea da, gauzak desberdinki egitea, aitzinera joan ahal izateko. Baina azken egunetako berriek frogatu didate denek ez dugula berdin funtzionatzen, amerikarrek 2016an egin huts bera errepikatzeko hautua egin baitute.
Harrigarria da zoin fite ahanzten diren gauzak. Donald Trump berriz ere bozkatua izan...
Han eta Hemen | 2024ko Azaroaren 14a
Urriaren 21ean, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak eta Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak alokairuen arautzearen akordioa izenpetu dute Euskal Elkargoaren egoitzan. Dispositibo hori azaroaren 25ean abiatuko da, Ipar Euskal Herrian gehien hunkitua den zonaldeko 24 herritan. Iragarpen hori Alokairuen Tokiko Behatokiaren urteko txosten aurkezpenaren karietara egina izan da, "Agence d'Urbanisme Atlantique & Pyrénées" (AUDAP)-aren eskutik.
Han eta Hemen | 2024ko Azaroaren 14a
Urriaren 28an, "La Rhun-E" deitu POCTEFAren proiektuaren aurkezpena iragan da Larruneko gailurrean. Jean-Jacques Lasserre Departamendu Kontseiluko presidentea, José María Aierdi Nafarroako baserrialdeko garapen eta ingurumenaren kontseilari delegatua, Euskal Elkargoko ordezkariak bai eta Sara, Bera, Azkaine eta Urruñako Herriko Etxeen ordezkariak elkartu dira, Larrun mendigunearen ingurumen kalitatea zaindu eta berritzeko asmoz, mugaz gaindiko proiektua garatuz. Nafarroak, Pirinio Atlantikoak et
Azalekoa | 2024ko Azaroaren 07a
Frantzia mailan CMR (Chrétiens dans le Monde Rural) federakuntza bazela eta, Ipar Euskal Herriak bere antolamendua ukatea gogoetaturik, Herri Ekintza sortu zen. CMR-aren helburua baserrialdean bizikidetza, haurridetasuna eta elkartasuna sustatzea da, noizbehinkako topaketen bidez. Jendartea eraldatzen laguntzea du xedetzat. Herri Ekintzako Mikele Berhocoirigoin lehendakaria eta Léonie Aguergaray idazkariarekin bildu gira gehiago ikasteko.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016