Han eta Hemen | 2024ko Abenduaren 26a

6,5 milioi euro kostaldearen erosioari egokitzeko

Abenduaren 11n, Jean-Marie Girier Pirinio-Atlantikoetako prefetak, Fabrice Rosay Baionako suprefetak, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak, Jean-François Irigoyen mugikortasun sindikatuko lehendakariak, Emmanuel Alzuri itsasbazterra eta kosta-lerroa gaietarako departamenduko kontseilari ordezkariak baita Marie-Pierre Burre Cassou Getariako auzapezak, Antolaketarako Partaidetza Proiektua (APP) aurkeztu dute. APPko ekintzak 2023an abiatu ziren eta aurrekontuaren %40a jadaneko engaia

Azalekoa | 2024ko Abenduaren 19a

Emanik, jendeen egunerokoa hobetu nahirik

Emanik elkartea Ipar Euskal Herrian sortu zen duela 7 urte. Formazioen bidez, munduan zehar zailtasunetan diren pertsonei laguntza ekartzea du xedetzat. Herria astekarian 2019an elkartearen lehen programaz artikulu bat idatzi baginuen, oraikoan berriki burutu den bigarren programa izanen dugu aipagai. Horretarako, Alexia Aranzueque eta Nikolas Regerat elkarteko bi kideekin bildu gira.

Gure Hitza | 2024ko Abenduaren 19a

Denboraz baliatu

Urtea hasi bezain laster bururatzen ari zauku! Marka ona ala txarra? Bakoitzak ikus dezala!

Hala ere iduri du, urteak pasa ahala, bizia lasterrago abian dela. Alta denbora datu iraunkor eta aldaezina da. Batzuetan iduri du ez dela beti erritmo berdinean ibiltzen, gure aktibitateen edo pentsamoldeen arabera joanki dela. Denbora ikusezina da, baina sentitzen...

Han eta Hemen | 2024ko Abenduaren 19a

Alda mugimenduaren biltzar nagusia

Alda mugimenduaren urteko biltzar nagusia berrikitan iragan da. Duela 4 urte sortu zenetik, Aldak hedatze ezin azkarragoa ukan du. Larrazken huntan familien eta pertsonen interes eta xedeak defendatzen dituen elkarteak 1.000 kideen kopurua gainditu du (1.281 kide).

Han eta Hemen | 2024ko Abenduaren 19a

Bidaxuneko sukalde zentralaren estreinaldia

Abenduaren 4an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak eta Jean-Jacques Lasserre Departamendu kontseiluko presidenteak Bidaxuneko sukalde zentrala estreinatu dute, Jean-François Lasserre Bidaxuneko auzapezarekin batera. Sukalde zentral horretan, egunero 1.200 apairu zerbitzatuak dira haurtzaindegi, lurraldeko eskola, animazio zentro, Bidaxuneko kolegio eta Ipar Euskal Herriko Herriarteko Sozial Ekintza Zentroko (CIAS) hartzaileentzat.

Azalekoa | 2024ko Abenduaren 12a

Alki kooperatiba Itsasutik Larresorora

Lau hamarkada baino gehiago Itsasuko egoitza historikoan iragan ondotik, Alki kooperatibak Larresorora salto egin du, zero energiako tailer berrira. Azaro hondarrean, Larresoron eraiki "Lantokia" tailer berriaren estreinaldia iragan da, Eñaut Jolimon de Haraneder Alki kooperatibako zuzendari nagusia bertan zelarik.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016