Gure Hitza | 2025eko Urtarrilaren 09a
Urte zahar gauetik hasiak gira deneri opatzen "urte berri on osagarri on batekin!", eta hortan geldi. Alabainan, nornahirekin ez da mintzaldi baten egiten hasten ahal. Urte berria parada izan ditaike urruntxago joaiteko eta xede zin batzuen hartzeko, lehenik gure osagarriaren onerako. Nahas-mahas bakar zonbait aipa ditzakegu: alkohola edatea eta tabakoa erretzea uztea, molde orekatuan elikatzea, kirol zerbait egitea, lur poxi bat duenak han baratzea lantzea... Bizimodu...
Han eta Hemen | 2025eko Urtarrilaren 09a
Urtero, Eusko Ikaskuntza elkarteak eta Baionako Herriko Etxeak, Ipar Euskal Herriarekin edota orokorkiago Euskal Herriarekin harremana ukan duten lanak saritzen dituzte. Abenduaren 20an, hiru pertsona sariztatuak izan dira Baionako Herriko Etxeko saloi handian: Xipri Arbelbide, Pauline Guëlle eta Lucia Barahona.
Han eta Hemen | 2025eko Urtarrilaren 09a
Abendu hasieran, Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak jakinarazi zuen bere kargua utziko zuela bost urteko agintaldiaren ondotik. Abenduaren 21ean iragan den Seaskaren biltzar nagusian, lehendakaritza berria nola antolatuko den jakinarazia izan da. Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik Peio Jorajuriaren lekua hartuko dute, lehendakaritza partekatuaren bidez.
Azalekoa | 2024ko Abenduaren 26a
Asisko Urmeneta Hoztan bizi den irudigile iruñarra da. Euskal Herriko sorgin ehizaren historiak aspaldidanik atentzioa piztu dio. Herrian gertatu eta isilarazia izan dena argitan eman nahian, "Ni ez naiz sorgina" deitu dokumentala ekoizten ari dira, Aitor Karasatorre eta Eneko Gallartzagoitiarekin elkarlanean, baita Herrima argitaletxearen laguntzarekin. Asisko Urmenetarekin bildu gira bere ibilbideaz bai eta proiektu berri horretaz gehiago ikasteko.
Gure Hitza | 2024ko Abenduaren 26a
Urtearen azken zalapartetan gaude. Zalapartak diot, urtea zinez gorabeheratsua izan baita, alderdi askotatik. Eta ez da sorgin handi izan behar pentsatzeko urte berriak ere ildo beretik segituko duela. Anartean hor ditugu urte bukaerako ospakizunak. Gehienetan neurriz kanpoko erosketak, bestak, oturuntzak... kontsumerismoak bultzatuak, beren soberakin guziekin, jatetxeak gaindika.
Pertsonalki, ez ditut hain maite jatetxe ospetsuak,...
Han eta Hemen | 2024ko Abenduaren 26a
Abenduaren 7an, Euskal Elkargo kontseiluko hautetsiek, osoko bilkuran 2,5 milioi euroko laguntza bozkatu dute, 36 proiektu finantzatuak izanen dira.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016