Han eta Hemen | 2025eko Otsailaren 20a
Txik Txak, Euskal Elkargoko Mugikortasunen Sindikatuaren nahiaz sortu zen, xede batekin, lurraldeko mugikortasun iraunkorrak eskuragarriago izatea denentzat. Horretarako, lurraldeko garraiobide sare guziak (Chronoplus, Hegobus, Car Express, Proxibus ohiak) sare bakarrean batu ziren.
Gaur egun, Txik Txak Ipar Euskal Herri osoan eta hego Landetan mugitzen den sarea da. Denentzat eskuragarriak diren elkartasunezko prezioei esker, Txik Txak-ekin garraio gastuak apaltzeko aterabidea izan...
Azalekoa | 2025eko Otsailaren 13a
Ipar Euskal Herrian, immigrazioaren gaia gero eta garrantzitsuagoa bilakatu da azken urteetan. Hainbat elkarteren eta herritarren elkartasuna funtsezkoa bihurtu da migratzaileen harrera eta laguntza bermatzeko. Gai horren inguruan solastatzeko, Line Targe Elkartasuna Larrun elkarteko lehendakariarekin bildu gira.
Elkartasuna Larrun elkartea
Elkartasuna Larrun elkartea, immigranteei harrera hobeagoa egiten entseatzen da. Erbesteratuen bizitzako arlo...
Gure Hitza | 2025eko Otsailaren 13a
"Injustizia" definitzeko zaila den hitza da, bakoitzak baitu bere definizioa. Bakoitzak du bere justizia eraikitzen, bakoitzaren ikuspegitik dira gauzak injustu ala justuak izaten.
Injustizia mota desberdinak badira, eta nik, horietako bat bizitzen dut egunerokoan: emazte-gizonen arteko injustizia. Emazteek pairatzen dugun injustizia generoaren araberako desberdintasun, diskriminazio eta tratu bidegabean oinarritzen da. Mundu osoan agertzen da hainbat arlotan,...
Han eta Hemen | 2025eko Otsailaren 13a
2021ean adostu lurralde proiektutik abiatuz, turismo arloko eragile guziek, hautetsiek eta jendarte zibilak lan zabala eraman dute.
Horren ondorioz, otsailaren 4an Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak eta Daniel Olçomendy turismo iraunkorraren ardura duen lehendakariordeak, Ipar Euskal Herriko turismo estrategia aurkeztu dute.
Turismo estrategia
Egitasmo hau, hautetsiak, turismo arloko eragileak eta jendarte zibila elkartu dituen...
Azalekoa | 2025eko Otsailaren 06a
Euskal Selekzioa Orain elkarteak, Frantziako edo Espainiako pilota taldean jokatzeari uko egiten dioten jokalariak laguntzea eta Euskal Selekzio baten sorreraren inguruko eztabaidetan eragitea du xedetzat.
Urtarrilaren 11n, Euskal Pilota Selekzio baten alde, Makean antolatu egunean elkarteak haren lehen biltzar nagusia egin zuen. Horren inguruan solastatzeko, elkarteko kide den Eñaut Etxeberriarekin bildu gira, berezkoetan ari den pilotari makearrarekin.
Makeako...
Gure Hitza | 2025eko Otsailaren 06a
Buru argiko Mixel Xalbadorrek ez zituen pertsuak botatzen,zirtoak bezala, bainan bai ozenki eta goraki kantatzen. Ez baita gauza bera. Bat-bateko jardunean errepuskiago kantatzeak entzuleari emaiten dio bertsua bere osotasunean gozatzeko denbora. Mixelek bertsuak moldatzen zituen inguruari behatuz, bertzeek ziotena entzunez, sendituz, erranaldien pisua izartuz, bere pentsaera gorde gabe. Gazte hasi berriei konfiantza emaile zen. Aitamekin euskara ezin hobeki ikasirik, idazle maisutzat...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016