Han eta Hemen | 2025eko Martxoaren 27a

Ingurumeneko Harrabotsaren Prebentzio Plana

Martxoaren 19tik maiatzaren 19ra, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak kontsulta publikoa antolatzen du bere Ingurumeneko Harrabotsaren Prebentzio Planaren (PPBE) laugarren epeari buruz. Prefekturak harrabots mapa estrategikoetan identifikatu departamendu mailako errepide azpiegitura handiak kontuan hartzen ditu plan hunek.

Azalekoa | 2025eko Martxoaren 20a

Pilota, talo, sagarno... Euskal tradizioei beti loturik

Sebastien Gonzalez 47 urteko ibilbide luzeko pilotari profesional ohia da. Bere karrera duela 8 urte utzi badu, gaur egun gazteagoak trebatzen segitzen du.

Pilotaz aparte, azkaindarra taloak ekoizten hasi zen, arrunt garatu dena. Orain, Azkaineko "Berri" sagarnotegia ere badu. Bere ibilbidearen inguruan solastatu gira.

Txiste bat taloen abiapuntu

Sebastien Gonzalez pilotari zenean taloak ekoizten hasi zen, gaur egun badu 12 urte enpresa hasi duela....

Gure Hitza | 2025eko Martxoaren 20a

Gaurko jendartea arbasoen bidetik?

L'outil en main elkartearen ikustera joan naiz Herriarentzat elkarrizketa egiteko. Luhuson atzeman ditut aitatxi-amatxiak, beren ilobak balira bezala ofiziale lanbidea gazte multxo bati irakasten. Urxuria gelatik uros atera naiz, batzuen esperientzia eta jakitatea, biziko lehen urratsetan abiatzen diren gazteen onurako!

Gaurko jendartean adineko pertsonen lekua zein ote den gogoan etxera sartu naiz. Gaurko jendarteak...

Han eta Hemen | 2025eko Martxoaren 20a

Dokumental onenaren Euroeskualdeko saria

Akitania Berria, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoaren artean sortu dokumental onenaren Euroeskualdeko saria aurten ere banatuko da. Parte hartzeko epea jadaneko idekia da eta apirilaren 7a azken eguna izanen da hautagaitza aurkezteko. Irabazleak 6.000 euroko diru laguntza eskuratuko du. Sari hunek mugaz gaindiko lurraldetako dokumentalgintza sustatzea eta babestea du helburutzat.

Dokumental onenaren Euroeskualdeko saria

Euroeskualdea...

Han eta Hemen | 2025eko Martxoaren 20a

Muga arteko proiektuetarako deialdi berriak

2025ean, 80 milioi euro baino gehiago engaiatuko dira Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duten proiektuak laguntzeko.

POCTEFA 2021-2027

POCTEFA 2021-2027 (Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra) Pirinioetako mendilerroan zehar hedatzen den mugaz gaindiko lankidetza programa europarra da. Espainia, Frantzia eta Andorra herrialdeen mugako lurraldeen garapen iraunkorra sustatzeko sortu da. Pirinioetako Lan Elkarteak...

Azalekoa | 2025eko Martxoaren 13a

Itsas ondare eta tradizioak atxikiz

Philippe Saint-Arroman Montaubanen sortu eta 5 urterekin Euskal Herrira bizitzera etorri den erretretadun berria da. Gaur egun Aiherran plantaturik, bere ttikitako ametsa egi bihurtu du, itsasuntziak eraikitzen ibili baita. Bere ibilbide profesionalaren inguruan solastatu gira.

Ametsa beti buruan

Lizeoa Baionan iragan ondoren, Philippe Saint-Arromanek argi zuen zurarekin lan egin nahi zuela. Lehenik etxe maiasturua izan da, ondotik ebanista eta 15 urtez...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016