Gure Hitza | 2025eko Apirilaren 03a

Hiritarra eta baserritarra

Bere sentimenduen ezin hobeki adieraztera heltzen zen Xalbadorrek bazakien bertze jendeen larruaren barnean sartzen ere. Horri ohartzeko, aski da "Odolaren Mintzoa" liburua irakurtzea. Bi presunen artean aldizka kantatzeak atseginez betetzen ahal gaituzten hogeita hiru bertsu miresgarriez, Urepeleko olerkariak ederki asmatu zuen hiritar eta baserritar baten arteko elkarrizketa erdi zinezkoa, erdi umoretsua.

Xalbador zenaren denboratik...

Han eta Hemen | 2025eko Apirilaren 03a

Euskaraldiaren 4. edizioa

Martxoaren 20an, maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren 4. edizioa aurkeztu zuten elkarlanean antolatzen ari diren Taupako kideek eta instituzioetako ordezkariek Baionan. Euskaraldia antolatzen duen Taupa mugimenduko Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak, Zilia Heredia Irigoyen Ipar Euskal Herriko sustatzaileak eta Armand Jaunarena elkarteko kideak; baita Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak, Antton Curutcharry euskararen eta gaskoiaren aldeko hizkuntz politiken

Han eta Hemen | 2025eko Apirilaren 03a

Euskal hedabideen mintegia

Duela bi aste Euskal Hedabideak elkarteko kideak (Euskal Irratiak, Kazeta, Ipar Euskal Herriko Hitza, Herria eta Kanaldude) Kanbon bildu dira. Euskal hedabideen geroaz mintzatzeko hogeita hamar bat pasa kazetari eta hedabide arduradun hurbildu dira.

Azalekoa | 2025eko Martxoaren 27a

Itsas korronteen eragina aztergai

Paul Moal-Darrigade gazteak, 3 urte eta erdiz Mediterraneotik ateratzen den korrontearen bilakaerari buruzko tesia egin du, itsas korronteek klimaren gan ukan dezaketen eragina ikertuz. Harekin solastatu gira gehiago ikasteko.

Gure Hitza | 2025eko Martxoaren 27a

Gure beldurrak erre

Ihauterien garaia bururatuxea da, aurtengo. Ene aldetik, Lapurdiko hiri bateko ihauteriak hurbildik segitu ahal izan ditut. Hobeki erran, hiri hortako ikastetxe desberdinetako lehen mailako haurren ihauteriak. Irakaskuntzako hiru sareetako (publiko, pribatu eta ikastola) hirurehun bat ikasle, jantzi koloretsutan, hiriko karriketan barna desfilatzen, polita zen. Batzuk zirtzilez bezti, besteak dantzariz edo ere joaldunez, ardi larruzko jantzia soinean, buru gainean tunturroa eta...

Han eta Hemen | 2025eko Martxoaren 27a

Moda lasterraren kontra

Martxoaren 14an, Konpon Txoko birziklategiak eta Bizi! elkarteak lurraldeko Max Brisson, Denise Saint-Pée eta Frédérique Espagnac senatariei gutun bat bidali diete, Senatuko gai zerrendan ehungintzaren ingurumen-inpaktuaren kontrako lege proposamena sartzea galdegiteko. Izan ere, badu urte bat proposamen hori blokeatua dela Senatuan, lehen irakurketan Legebiltzarrean onartu zenetik. Ekimen hau "Stop fast fashion" mobilizazioaren baitan kokatzen da. Martxoaren 14ko egun hartan hainbat sarek mobil


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016