Gure Hitza | 2025eko Martxoaren 13a

Emetasuna zauriturik

Martxoaren 8a, Emazteen Nazioarteko Eskubideen Eguna, gehienetan emazteen besta bezala kontsideratua bada ere, emazte batzuk jasaiten duten egoera dorpeaz hitz egiteko eguna da. Gai hunen inguruan jarrera batzuek mintzen naute.

Sortu naizenetik, nire emetasunak min egiten dit. Nehork ez ninduen abisatu hain zaila eta mingarria zela emazte izatea.

Emazte sortzen girelarik, eskolara sartu bezain laster borrokatu...

Han eta Hemen | 2025eko Martxoaren 13a

Emazteak politikan engaiatzeko kanpaina

Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna kari, Euskal Elkargoak "Eta zu bazina?" kanpaina abiatu du, 2026ko herrietako hauteskundeei begira. Horren bidez, emazteek beren ahotsa entzunarazi eta lekuko politikan gehiago parte hartzea da helburua.

Euskal Elkargoaren kanpainak, Ipar Euskal Herriko emazte guziei dei egiten die aspalditik baztertuak izan diren arlo politikoan engaiatzeko.

Martine Bisauta, Euskal Elkargoko emazte eta gizonen arteko berdintasunaren...

Azalekoa | 2025eko Martxoaren 06a

Lurraldea hobeki ezagutarazi nahian

Ataria elkartea transmisioaren aktorea da. Lurraldean formakuntza, ikerketa eta baliabide arloetan

erreferentziazko zentroa bilakatzea da haren xedea, adin eta egoera desberdinetako herritarrentzat leku enblematikoa izanez.

Hilabetean behin, otsailetik ekaineraino 5 modulu antolatu ditu elkarteak. Gehiago ikasteko, Hélène Charritton elkarteko lehendakariordearekin bildu gira.

Elkartearen hasierak

Elkartea sortzeko lehen biltzar nagusia...

Gure Hitza | 2025eko Martxoaren 06a

Otsoa Larrunen

Gure aitatxi-amatxiak frangotan entzun ukan ditugu otsoaz mintzo. Bainan aspaldiko istoriotzat ginauzkan, zeren Euskal Herriko Iparraldetik eta Frantziatik joan den mendearen hastapenaz geroz desagertua baita otsoa. Behialakoek hil zituzten tiroka edo berdin pozoinarekin. Haatik, Espainian eta Italian ez dira sekula desagertu. 1992an, Mercantouretik Frantziara berriz sartzen hasi ziren otso bakar batzu, eta urtetik urtera kopurua azkarki emendatu da. Bioaniztasunaren aldeko Frantziar...

Han eta Hemen | 2025eko Martxoaren 06a

"Euskaldundu" egitasmoa

"Euskaldundu" helduek euskara intentsiboki ikasteko burtsa da. Lehen izen-emate kanpaina idekia da, galdeak apirilaren 15a arte egin daitezke, irailetik goiti murgiltze ikastaldiak burutu ahal izateko.

"Euskaldundu" egitasmoa

2024ko abenduan, Euskal Elkargoko hautetsiek "Euskaldundu" egitasmoaren sortzea bozkatu zuten. Burtsa honekin, Euskal Elkargoak ikasleei, gazte langileei eta burasoei zuzendu nahi izan du, adin-tarte erabakigarria baita gaur egungo...

Han eta Hemen | 2025eko Martxoaren 06a

750.000 euroko diru-laguntza

Euskal Elkargoak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) bidez emanak diren diru-laguntzak, partez kudeatzen ditu. Itsasun bildu berri da, bost proiektu aurkeztuak izan dira, orotara 750.000 eurotik gorako dirulaguntza banatua izanen da.

Hautatuak izan diren bost proiektuak

Bidarte, Aiherra eta Baionako herriak, bai eta Euskal Irratiak eta Aldudeko Idortegi kolektiboa dira lagunduak izanen direnak.

Bidarteren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016