Han eta Hemen | 2025eko Urtarrilaren 23a
Urtarrilaren 16an, Herria astekariak prentsaurrekoa eman du Uztaritzeko Lapurdi gelan. 2025 aldaketa urtea izan dela eta, berritasun horietaz gehiago jakiteko prentsaurrekoa antolatu du.
Han eta Hemen | 2025eko Urtarrilaren 23a
Familien baitako indarkeriaz hitz egiteko, departamenduko sozial zerbitzuetako taldeek publikoarekin biltzearen hautua egin dute, libreki elkar trukatu ahal izateko, helburu prebentiboarekin. Pirinio Atlantikoetako hainbat tokitan hori egiten entseatzen dira. Duela aste zonbait Donibane Lohizunen egin ondoren, sozial langileak urtarrilaren 10ean egun osoan zehar, gai mingarri horiez eztabaidatzeko operazioa antolatu dute barnealdean.
Azalekoa | 2025eko Urtarrilaren 16a
MiaKoop Angelun kokatzen den epizeria da. Herritarrek sorturik eta kooperatiba ikuspegiarekin, tokiko eta kalitatezko produktuak prezio eskuragarrietan kontsumitzea ahalbidetzen du. Kudeaketa horizontal eta auto-gestionatuan oinarritzen da. Gehiago ikasteko, Amandine Llopet kooperatibako kidearekin bildu gira.
Gure Hitza | 2025eko Urtarrilaren 16a
Urtea hasi eta segidan bukatu. Herria astekaria sortu eta 80. urtea ospatu. 2025 urteko lehen aletik goiti diseinua aldatzea aipatu, bigarren alea atera eta hirugarrena jadaneko prestatu. Eguberri fitesko heldu zaigula oroitu eta jadanik pasatu. Hasi eta bukatu, denboraz beldur naizela ezin dut ukatu.
Zein fite pasatzen diren egunak, asteak, urteak... Kezkagarria da ikustea zein fite doan denbora. Kontrolatzen ahal ez den zerbait da,...
Han eta Hemen | 2025eko Urtarrilaren 16a
Urte berriaren etorrerarekin batera, aurten hainbat berrikuntza izanen dira biziko alor desberdinetan. Huna beraz iragarria izan denez, urte berri honetan aldatuko dena:
Azalekoa | 2025eko Urtarrilaren 09a
Herria astekariak 80 urte ditu. Haritz zohituaren adina. Eta bere hegalak oraindik denbora luzean zabaldu nahi lituzke, molde sendoenean, bere orriak doi bat freskaturik. 2025. urte berriko lehen zenbaki honetan, eman diezagun, labur bada labur, laurogei urteko ibilbide fruitutsu horri behakoa.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016