Azalekoa | 2025eko Otsailaren 27a
Kiribil konpainiak, ahalmen urriko pertsonekin proiektu artistikoak eramaten ditu. Hortik abiaturik, "Har-Eman" deituriko ikusgarria muntatu dute, martxo eta maiatz huntan emanen dena. Proiektu eder huntaz gehiago ikasteko, Amaia Hennebutte konpainiako kidearekin bildu gira.
Kiribil konpainia
Niniekin eta niniei ekintza artistikoa proposatzeko xedearekin sortu zen Kiribil konpainia, duela 15 bat urte. "Orobil borobil" konpainiaren lehen ikuskizuna...
Gure Hitza | 2025eko Otsailaren 27a
Donald Trump buruhandiak nahi lituzke palestinarrak Gazako lurretik betirako haizatu. Zuzen den bezala, ez dute hangotarrek nehola ere holakorik entzun nahi. Fadi Kuran giza eskubideen aldeko militante palestinarrak hauxe dio: "Trumpek nahi du Palestina munduko kartatik ezabatu, baina guk badugu Trumpek ez daukana: sumud delakoa". Eta hitz horren erran nahia esplikatzen du. "Sumud hori da tema, da elkartasunaren bidezko erresistentziaren...
Han eta Hemen | 2025eko Otsailaren 27a
Otsailaren 15ean, Euskal Elkargoko osoko bilkuran hautetsiek aurrekontu norabideez eztabaidatu dute. Proiektuak dituzten herriak laguntzea lehentasuna izaten segituko du, izan ingeniaritza ala finantza mailan. Hautetsiek 1,5 milioi euro bideratu dituzte 18 herriren proiektuak laguntzeko.
Dudazko egoera ekonomikoa
Euskal Elkargoaren aurrekontu norabideak dudazko egoera ekonomikoaren baitan kokatzen dira, finantza publikoetan tentsio berriez eta aurrekontuan...
Azalekoa | 2025eko Otsailaren 20a
"L'Outil en Main" elkartearen helburua da gazteak eskulangintzan trebatzea. Ipar Euskal Herrian hiru gunetan plantatua da: Amikuzen, Zuberoan eta Errobi eskualdean, azken hau Luhuson, Euskal Elkargoaren egoitzan biltzen da. Elkartearen ezagutzera joan gira, Battitt Iturbide maiasturulaguntzaileak errezebitu gaitu.
Lanean ariz ikasten
Luhusoko Urxuria gelan astearte arrastiri batez, han berean arratsaldekoa janik, gazte multxo bat xinaurri batzuk...
Gure Hitza | 2025eko Otsailaren 20a
Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean....
Han eta Hemen | 2025eko Otsailaren 20a
Euskal Moneta eta Gizartearen Monetaren ekimenez, otsailaren 8an Euskal Herriko politika arduradunak eta egiturak bildu ziren Baigorrin, mugaz gaindiko moneta lokalaren proiektuari buruz hitz egiteko.
Eusko monetaren arrakastaz baliatuz, esperientzia hori Hego Euskal Herrira zabaltzea da anbizioa.
Euskal moneta
Euskoa 2013ko urtarrilaren 31n abiatu zen, Ipar Euskal Herri osora zabalduz.Euskal moneta osagarri, ekologiko eta solidarioa da. "Euskal...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016