Han eta Hemen | 2025eko Otsailaren 06a
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), irakaskuntza elebidunari buruzko datu ofizialak aurkezten dituen "Euskarazko eta euskararen irakaskuntzaren 2004-2024 arteko bilakaera eta 2024ko eskola sartzearen bilana" txostena atera du. Ipar Euskal Herriko eskola publikoaren, katolikoaren eta Seaskaren kasuak aztertuak dira, eta frogatzen da hiru saretan euskara geroz eta gehiago errotzen ari dela. Datu horiek eta dokumentua bera Hezkuntza Ministerioarekin berretsiak dira....
Azalekoa | 2025eko Urtarrilaren 30a
"Eguzkilore" haurtzain etxeak, apiril inguruan Aiherran ideki beharko lituzke ateak. Euskara, natura eta motrizitate librea izanen dira proiektuaren ardatz nagusienak. Gehiago ikasteko, Itxaro Elosegi Martinon, Lisa Garra eta Amandine Cazaux proiektuaren hiru bultzatzaileekin bildu gira.
Gure Hitza | 2025eko Urtarrilaren 30a
Eguberri aitzinttoan, bizi naizen herriko emazte bat gurutzatu nuen eta solasetan hasi ginen. Suharki mintzatu zitzaidan Parisen gaindi egin berri zuen itzuliaz. Ez zen, ez, harat turista gisa joana, ACAT (Action des Chrétiens pour l'Abolition de la Torture) erakundearen 50. urtemugaren ospatzera baizik. Zeren erakunde horretako kide da, Baionan direla hilabetean behin biltzen, eta gainera Frantziako bulego nazionaleko kide ere da. Hauxe ene harridura!...
Han eta Hemen | 2025eko Urtarrilaren 30a
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) 20 urte ospatu ditu. Beñat Molimos egiturako kopresidenteak biltzar nagusia hasi du oroitaraziz bide luzea eraman ondotik direla ospatzen.
Azalekoa | 2025eko Urtarrilaren 23a
Sei urtetarik egiten diren Departamenduko Laborantza Ganbarako bozak oraintxe bertan iragaten ari dira, urtarrilaren 15ean hasi eta 31n bururatuko dira. Karia horretara, 180 bat laborari eta laborantzako eragile hurbildu dira Hazparneko Armand David lizeora, Euskal Hedabideek antolatu mahai-inguru debatera.
Gure Hitza | 2025eko Urtarrilaren 23a
Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.
Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016