Gure Hitza | 2024ko Abenduaren 12a

Emazte izateagatik

Laken Riley 22 urteko amerikarra zen. Georgia unibertsitatean erizain ikasketak segitzen zituen. Korrika egitera joan aitzin prekozioneak hartzen zituen. Egun hartan, 9tan amari elkar deitzeko libre ote zen mezu bat bidali zion, baina maluruski ez zion segidan erantzun. Amak 9:24tan alaba deitu zuenean berantegi zen. Gizon batek Laken Georgiako unibertsitatearen campusean erasotu zuen korrika egiten ari zela, eta bortxatua izaten ez baitzen utzi, gizonak neskatxa erail zuen. Haren...

Han eta Hemen | 2024ko Abenduaren 12a

Bizitegien eta Energiaren Etxea

Azaroaren 22an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak, Martine Bisauta trantsizio ekologiko eta energetikoaren ardura duen lehendakariordeak eta Roland Hirigoyen bizitegien ardura duen lehendakariordeak, Baionan Bizitegien eta Energiaren Etxea estreinatu dute. Hélène Malatrey Baionako Suprefeturako idazkari nagusia eta Andde Saint-Marie Akitania Berria eskualdeko kontseilari delegatua ere presente ziren.

Han eta Hemen | 2024ko Abenduaren 12a

Eskuragarritasun numerikoa

Azaroaren 29an, Daniel Olçomendy lurraldeko eskuragarritasun unibertsalaren ardura duen lehendakariordeak, Euskal Elkargoaren bi proiektu nagusi aurkeztu ditu: "bereizketa gune eskuragarriak" eta "Elgarweb". Urruñako Elkargoaren etxean antolatu goiz hori, eskuragarritasun mailan puntakoak diren bi proiektu horiek aurkezteko parada izan da, elbarritasun egoeran diren pertsonen elkarteak bai eta Isabelle Saurat ministeritza arteko eskuragarritasun delegatua ere hor zirelarik. A11Y, eskuragarritas

Azalekoa | 2024ko Abenduaren 05a

"Enpresak eta langilegoa: gabeziei erantzun"

Euskal hedabideak elkarlanean (Euskal Irratiak, Kanaldude, Herria, Kazeta.eus eta Ipar Euskal Herriko Hitza), arlo desberdinetako pertsona ugarirekin Baionako Largenté lizeoan bildu gira, enpresek eta langilegoak ezagutzen dituzten gabeziei buruz eztabaidatzeko.

Gure Hitza | 2024ko Abenduaren 05a

Jende xahar pollita izaiteko

Aurtengo honek laster emanak ukanen ditu bereak, gu denak urte batez xahartuz, hogei urteak betetzeko berantetsirik dauden gazteak barne. Oroit naiz behin, 85 urte beteak zituen herritar bati entzunik ez zuela sekula uste ukanen adin hartara heltzea eta fagore hartaz Jainkoa eskertzen zuela. Badakigu bizitzeak xahartzea dakarrela, ez girela ederragotuz joanen, bainan itxaropena atxikiz eta egokiro bezti jendartean ibiliz, bertzeen begirunea ez dugula galduko.

Lan munduan direnek eta...

Han eta Hemen | 2024ko Abenduaren 05a

Turbolab: etorkizuneko hegazkinentzat plataforma teknologikoa

Urri bukaeran, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak, André Garreta Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarako eta ESTIAko presidenteak, Sylvain Loumé Akirako zuzendariak, Sandrine Derville Eskualdeko Kontseiluko lehendakariordeak, Joëlle Gras Departamenduko suprefetak eta Jean-Jacques Lasserre Departamendu Kontseiluko presidenteak, Turbolab propultsio aeronautiko berritzailerako plataforma teknologikoa inauguratu dute.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016