Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 31a

Euskal Elkargoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakarien lankidetza

Urriaren 7an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak Imanol Pradales Euskal Autonomia Erkidegoko presidentea errezibitu du, Euskal Elkargoaren egoitzan. Biek mugaz gaindiko lankidetza handinahia segitu nahi dutela jakinarazi dute, bi erakundeen arteko memoranduma berrituz. Bilkuran, Joseba Erremundegi mugaz gaindiko eta Europako lankidetzako kontseilari ordezkariak eta Ander Caballero Euskal Gobernuko Europar Batasuneko eta kanpo harremanetarako idazkari nagusiak parte hartu dute.

Azalekoa | 2024ko Urriaren 24a

Herri joko, irri joko denendako!

Gaia elkarteak, hezkuntza, kultura eta kirol izaera baita interes orokorreko onarpena du. Denei zuzendu animazioen bidez euskal tradiziozko jokoak eta pilota deskubritzeko aktibitateak antolatzen ditu. Franck Cerramon elkarteko kidearekin bildu gira gehiago ikasteko.

Gure Hitza | 2024ko Urriaren 24a

Abiadura Handiko Trena? Ez... milesker!

Bordele, Tolosa eta Akize artean abiadura handiko trenbidearen eraikitzearen kontrakoak berrikitan mobilizatu dira. Ipar Euskal Herrian ere, duela zenbait urte, AHTren proiektuaren kontra manifestazio jendetsuak iragan ziren. Uste bazen proiektua gelditua zela, azken denbora hauetan bai Akitania Berriko, bai eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariek berriz aipatzen dute.

Eusko Jaurlaritzako Imanol Pradales lehendakari berria lehen aldikoz...

Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 24a

"Trantsizioak gure esku!"

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) bere urteroko emaitza deialdi kanpaina eramanen du, aurtengo urriaren 14tik azaroaren 22ra. EHLGren lehen misioa trantsizioen sustatzea da, Euskal Herrian laborantza eredu herrikoi, iraunkor eta solidarioa garatzeko. 2005ean sortu denetik, hainbat lan ardatz ideki ditu, besteak beste agro-oihangintzarena.

Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 24a

Eusko: 75.000 euro lurraldeko elkarteentzat!

Berrikitan, Euskal Moneta elkarteak, tokiko erabiltzaileek babesturik, 55 elkarteri 75.004 eusko (1 eusko = 1€) banatu ditu. Errekor berri horrek urtez urte berresten du tokiko monetaren alde egitea eta erabiltzea lurraldearen elkartasuna zehazten duela.

Berrogei bat elkartek "Eusko Elkarteen Egunean" parte hartu dute, Surfrider Fundazioak Biarritzen duen egoitzan. Urteroko hitzordu hau tokiko monetaren kide diren ala ez diren elkarteetan parte hartzen duten pertsona guzieri zabalik...

Azalekoa | 2024ko Urriaren 17a

Begiraleak, nortasun handiko elkartea

Begiraleak elkartea Donibane Lohizunen inportantea izan da aspaldidanik. Izan antzerkian, dantzan, kantuan,... beti euskal kulturaren alde agertu da, euskara erdigunean emanez. Hurrengo urtean elkarteak 90 urte beteko dituela eta, Pierre Latasa Goya lehendakari gaztearekin bildu gira.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016