Gure Hitza | 2024ko Urriaren 17a
Azken egun horietan zerua erori zaigu buru gainera. Haize ufadak, euri zaparradak, arbol eta poto elektriko erortzeak,... Aitzinikusia izan bazen ere, Kirk tenpestak zinez finki jo gaitu. Iratiko lepoan haizeak 210 kilometro orduko abiadura hartu du, Ziburun berriz 120 kilometro ordukoa. 4.800 etxebizitza inguruk argindarrik ez zuten gehiago. Tren eta hegazkin batzuk anulatuak izan dira. Minuta guttitan zerua arrunt ilundu da eta ur putzu handiak sortu dira bideetan, euria egiten ez...
Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 17a
Lakarrako Ttinka mikro-haurtzaindegiak LEHA deitu haurtzaindegi euskaldun eta elebidunen labelizazio dispositiboko ezagutza errezibitu du. Orotara, Ipar Euskal Herrian 28 haurtzaindegi labelizatuak dira, horietan 5 murgiltzean. 2023ko uztailean, Euskal Elkargoak inbertsiorako laguntza sortu zuen, murgiltze leku eta establezimendu berriak sortzeko. Besteak beste, Zuberoan Xübükota haur etxearen handitzea finantzatu zuen.
Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 17a
Irailaren 25ean, Maule eta Atharratzeko osagarri etxeak inauguratu dituzte Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak, Jean-Jacques Lasserre Departamenduko Kontseiluko presidenteak, Alain Rousset Akitania Berriko eskualdeko kontseiluko presidenteak, Alain Guinament eskualdeko osasun agentziakoak eta Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak.
Azalekoa | 2024ko Urriaren 10a
Bastidako errotan, Gabriel Auzi eta Anaïs Le Calvez bikoteak XX. mende hastapeneko txokolate fabrika berriz sortu nahi ukan du. Gabriel Auzi txokolate egile berriak, Jules Auzi bere bir-birraitatxiren oroimena berpiztu du. Azken hunekin bildu gira, familiako historia harrigarri horretaz gehiago ikasteko.
Gure Hitza | 2024ko Urriaren 10a
Iparlatik Enekorrira doan mendi lerroak berexten ditu Baztango eta Baigorriko ibarrak. Izpegiko lepoa bide erditan dago Baigorri eta Erratzu artean. Hor da ibilgailuendako pasabide bakarra. Goratasun berdintsuan dagon Aldude eta Elizondoren arteko Berderitzeko lepora ez da erregebiderik heltzen. Izpegiko bestek erakutsi bezala, gazteriaren parte batek bederen bilatzen du harremanen biderkatzea eta eskualde guzia euskararen arnasgune iraunaraztea, bertze hizkuntzek itotzera utzi gabe....
Han eta Hemen | 2024ko Urriaren 10a
Urriaren 4an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak, Antton Curutcharry kultura eta hizkuntza politikako presidenteordeak, eta Axut! Kolektiboko kideek prentsaurrekoa eman dute Euskal Elkargoaren egoitzan. Kolektiboak hiru urtez euskal antzerkia garatu eta egituratuko duen "Harituz" proiektu esperimentala aurkeztua izan da.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016