Azalekoa | 2024ko Agorrilaren 29a
"Hegoak Mendian" deitu elkartea elbarrituak diren pertsonak mendi kaskoetara eramateko xedea du. Iazko abenduan lehen orri bat egin ginuen Nepalera joateko proiektuaz. Jean Mixel Dirassar elkarteko kidearekin berriz ere bildu gira, aldi huntan bidaiaren berri eman dezan.
Gure Hitza | 2024ko Agorrilaren 29a
Primaderako egoera politiko zalapartatsutik landa, herriko bestek lekua hartu dute. Besta horiek bizitza sozialerako, kulturarako, abusagailurako funtsezko funtzioa betetzen dute, urtean behin herriko plazan gurutzatzeko aitzakia emanez.
Aurten gauza batek interpelatu nau, anitz aipatzen da gazteek barnealdeko herriko bestetan droga gogorrak hartzen dituztela. Gure belaunaldiak fenomeno berri hori ez baldin badu...
Han eta Hemen | 2024ko Agorrilaren 29a
Esperientziak ekarritakoa
Hasieratik Sherpekin harreman berezia lortu zutela erran digu "Hegoak Mendian" elkarteko kideak. Kondatu digu herri ttikietan Bastien-ek harridura sortu zuela. Jendea biziki gisakoa izan da, zoriontasunezko lepokoak ematen zizkion gazteari, otoitzak egiten zituzten, eta loreak ileetan ematen zizkioten. Haurrak loriatuak omen ziren Bastien-ekin, bere "joëlette"-aren gainera igaiten ziren.
Jendea zinez eskuzabala izan da, duten...
Han eta Hemen | 2024ko Agorrilaren 29a
Uztailaren 24an, berrogei laguneko multzoak À¢'€'"lapurtar eta baxenabartarÀ¢'€'" egin zuen Bilborateko bidaia, Euskaltzaleen Biltzarraren gomitari ihardetsirik. Guggenheim museoren inguruetara heldurik, han zeuden Karmelo Landa eta Xabier Monasterio, Gabriel Aresti kultura elkartekoak, taldeari ongi-etorria egiteko eta bilbotar poeta handiaren urratsetan ibilarazteko. Gabriel Aresti (1933-1975) Euskal Herriak daukan idazle eta poeta handienetarikoa da, "Nire...
Azalekoa | 2024ko Agorrilaren 01a
Konpon Txokok altzari eta materiala profesionala birziklatzen ditu. Gaur egun, elkartea birziklategia, topagunea eta konponketa kafetegia bilakatu da. Hasieran Baionako Patxa plazan erakusmahaiak baldin bazituen, orain Baionako Pontots karrikan lokala atzeman du. Eramana den lanaz eta funtzionamenduaz gehiago ikasteko, Shawn Lubrano elkarteko presidentearekin bildu gira.
Gure Hitza | 2024ko Agorrilaren 01a
Euskal Herriak urtero turista anitz erakartzen ditu. Aurten ere, gure bideetan kanpotar matrikulak ezker-eskuin ikusten dira. Errexki asma daiteke gure aitzinean turista bat badela, bere bidea atzematen ez duenez edo 80 kilometro ordura mugatua den bide batean 50era joatea irringarriagoa dela atzematen duenez, auto lerro alimaleak sortzen baititu. Erran behar da arrunt kakingarriak direla!
Iazko abuztuan, 3.507.000 bisitari izan ziren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016