Han eta Hemen | 2024ko Agorrilaren 01a

Batzorde permanenteak 12 milioi euro engaiatu

Uztailaren 10ean iragan den Pirinio Atlantikoetako batzorde permanentean, 44 milioi euro baino gehiago engaiatuak izan dira. Horra nola eta zertarako baliatuak izanen diren:

Bizilekuentzat

Orotara, 1,5 milioi euro bozkatuak izan dira bizilekuentzat. Horietarik, 85.499 euro baliatuak izanen dira herri batzuetan ikerketen egiteko, Ipar Euskal Herriaren kasuan Ezpeletan, Azkaraten eta Itsasun. Departamenduak, 310.000 euro kostatzen duen Mugerreko 31...

Han eta Hemen | 2024ko Agorrilaren 01a

EEP eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean

Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Gobernuaren arteko hizkuntza politikaren alorreko mugaz gaindiko lankidetzaren baitan, 2007tik geroztik, urtero, Ipar Euskal Herriko eragile pribatuei laguntzeko lankidetza funts komuna osatzen da. EEPk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, 1.930.000 euroko fondoa, euskara alorrean lan egiten duten Ipar Euskal Herriko elkarteen laguntzeko.

Lankidetza...

Azalekoa | 2024ko Uztailaren 25a

Oztibarreko Egunaren 2. edizioa

Oztibarreko Eguna 2022an antolatua izan zen lehen aldikoz. Arrakasta handia ukan zuela eta, aurten bigarren edizioa abiatzea erabakia izan da. Duela bi urte Izuran iragan bazen, aurten Donaixti herria hautatua izan da. Berriki sortu den ekitaldiaz eta aurtengo edizioaz gehiago ikasteko, Argi Erdozaintzi Etxart-ekin bildu gira.

Gure Hitza | 2024ko Uztailaren 25a

Ligetx koblakaria

Zuberotarrek eijerki egiten dute Louis Ligetx koblakari gazterik zendua ahanzduratik beiratzea. 1901ean Larraineko Ligetxenean sortua zen; Ligi eta Larraine artean den Bostmendietaren mazelako etxalte batean. Handik Gamere Zihiga Baratzabalera esposaturik, koblakari trebea laborantzatik bizi izan zen, zoritxarrez 39 urtetan eritasun dorpe batengatik begiak hetsi arte. Bera baino gaztexagoko Etxahun Iruri bertsulari lagun hurbilena zuen, auzo herrikoa. Merkatu egunetan Etxahunean gelditu-eta...

Han eta Hemen | 2024ko Uztailaren 25a

500.000 euro Euroeskualdeko Hiritartasun proiektuei

"Euroeskualdeko Hiritartasuna" proiektuaren deialdia Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdeak sustatu programa da. Lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza hobetu, eleaniztasuna sustatu, kultura zabaldu, Euroeskualdeko gazteak inplikatu eta talde kalteberak barne biltzen ditu.

Han eta Hemen | 2024ko Uztailaren 25a

Idorte Planaren bilana

Gaur egun, idorteak geroz eta ohikoagoak dira. Fitsik egiten ez bada, aitzin-ikusia izan da 2040an Euskal Herria besteak beste ur eskasean izanen dela. Horri aurre egiteko, Euskal Elkargoak iazko uztailean idorte Plana abiatu zuen.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016