Azalekoa | 2024ko Irailaren 19a

Ikertuz eta hedatuz, lurraldeko historia ezagutarazi

Urriaren 11, 12 eta 13an Aldude, Banka eta Urepeleko ate idekiak izanen dira, gaia "bakartasuna eta transmisioa" izanen delarik. Besteak beste, Aldudarrak elkarteak lekuko historiari buruz dokumentala hasi du, ate idekien "transmisio" gai huntan kokatzen dena. Dokumental horretaz gehiago ikasteko, Mikel Erramouspe proiektuaren bultzatzailearekin bildu gira.

Gure Hitza | 2024ko Irailaren 19a

Zer da kirolari ona izatea?

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez...

Han eta Hemen | 2024ko Irailaren 19a

"Euroeskualdeko Berrikuntza" proiektu deialdia

"Euroeskualdeko Berrikuntza" proiektu deialdia abiatu du Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdeak irailaren 9tik urriaren 17ra. Orotara, 400.000 euro banatuko dira Euroeskualdeko osasun, fabrikazio aitzinatu, laborantza, energia berriztagarri, etxebizitza jasangarri, sormen eta kultur industria sektore estrategikoekin zerikusia duten proiektuei.

Han eta Hemen | 2024ko Irailaren 19a

AEKren sartzea

AEK helduei zuzendu euskara kurtsoen elkartea da. Helburua euskara ezagutzan, erabileran eta sustapenean normalizatzea da. AEKren xedea Euskal Herriko biztanle guziak euskaraz gustuan bizitzea da. Irailean girela eta, AEKk bere sartzea eginen du.

Azalekoa | 2024ko Irailaren 12a

Euskal Herriko mendiko sokorritzaileak

Sokorritzaileak elkarteak hasieran mendiko sokorrimendua egitea ukan bazuen abiapuntu, gaur egun ezintasunetan diren pertsonekin aktibitateak antolatzen ditu bai eta ere desafioak. Gehiago ikasteko, Thomas De Peyrecave elkartearen sortzailea baita presidentea denarekin elkartu gira.

Gure Hitza | 2024ko Irailaren 12a

Eskerrak hiru ongi egile zendu berriei

Duela bi aste erranak errepikatu gabe, aldi huntako Gure hitza idatziko dugu agorrileko lehen egunetan gure iparraldeak galdu bihotz handiko hiru gizonez. Zinez merezi baitzuten. Hiruetan gazteena ginuen Ttale Ouret. Abantxu mende erdi batez mendiko artzaintzaren sustatzailea, urtean bietan alda egitera behartuak diren artzain xoilen egoera dorpea hobetzera saiatuz. Ondorio on bat ekarri du, gazte andana lotu baita...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016